XÜXENEAN ENTZÜN

Kultura

Mauleko besteen denboran üztailaren 12tik-14ala, ZINKA ostatüan ere mugimentü izanen da. Animazioneak arrestiri apalez hasiko dira 18.00tarik harat. Ostiralearekin hasteko 2 talde izanen dira Joxe Riplay eta The Bralarians. Neskenegün gaüan beste 2 soinü izanen dira bazterren alegeratzeko Zezenaren taldea Baxenafarroatik eta Zézé Baionatik. Biharamenean, üztailaren 14an igantearekin, 12.00tan  “Bertso Poteo” bat  eta bazkari bat Eüskal preso eta iheslari politikoen alde, Herrira Xiberoa plataformak eta Koblaka alkarteak antolatürik. 13.30tan bertso bazkaria Zinkan Xabier Silveira, Odei Barroso eta Ortzi Idoate bertsulariekin. Mauleko besteen denboran, besta egiteko giro hoberenean, animazione franko Mauleko Zinka ostatüan.   

Entzün Claudine Arhantcet Zinka alkarteko kidea : 


Soinüaren telekargatzeko (esküineko klika)

Kantari, bertsulari, dantzari, soinüegile franko izanen dira Mauleko besteen alegeratzeko. Ahatze gabe, pelota partida, rugbi, bizikleta lasterkaldi eta jokü. Ostegünarekin bestak hasiko dira, Zesta Punta gaüaldi batekin Mauleko Jai-Alaian Kiñiela maneran. Ostiralearekin, kontzertü bat badate "Les Allumettes", ondotik beste 2 kontzertü Zinka ostatüan Joxe Replay eta Les Branlarians taldeekin. Neskenegünarekin, egün güzian animazione franko, dantza ikusgarria, kantaldi, jokü, gaüan kontzertü « En tol sarmiento » taldearekin.  Igantearekin aldiz, eüskal indar joküak, dantza ikusgarria, Elite Pro pelota partida eta arrestiri aphalean Kanta Lextarre Bertsulari ta kantariekin. Besta jarraikitzeko, Xistera partida izanen da, bodega, Kantaldia Amaren Alabak eta Etxart ahizpekin, eta bestak ürrentzeko « sü artifizial » handi bat Mauleko plazan. Xehetarzün habororen ükeiteko  www.mauléon-licharre.fr web güneala joan.

Junes Bedaxagar Mauleko besta batzordeko gaztea.
Entzün ostegüneko egitaraua :  


Entzün ostiraleko egitaraua : 


Entzün neskenegüneko egitaraua : 

Entzün iganteko egitaraua : 

Mendiz Mendi, Xiberoko gizon emazte kantari kürrak 30 urteak ospatzen dütü üztailaren 6an neskenegünarekin. Urtebürü honen kari, Rakmaninoff, Mozart, Vivaldien obrak emanen dütüe, baita ere Hego Ameriketako kantore zonbait. Eüskal kantoreak ere bere leküa badüke, ohizko kantoreak eta kantagintza garaikidekoak emanen dütüe ere. Bestalde, kantatzeaz gain sketch gisako arteak agertüko dira, mustraka bat nola iragaiten den, berantiarrak beti badirela eta ber maneran, abesbatz hortan diren jenten ofizio ezberdinak agertüko dira. Hots, gaüaldi goxo baten iragaiteko parada Mendiz Mendirekin, üztailaren 6an gaüko 21.00tan Maule Baitha zinema gelan.

Entzün Martine Etxebarne Mendiz Mendi koralako partaide bat : 


Soinüaren telekargatzeko (esküineko klika)

Urte osoan, 17 000 sartze saldürik izan dira Maule Baitha zinema gelan. Zenbaki ederra üdüritzen badü, doi doia da zinema biziarazten düan alkartearen bermatzeko. Zinema zaleak hilabetean behin zinemalat joan balite, aski lizate alkartearen sendotzeko. Herri ttipi batetako gela izanez, filmak elki eta hiru asteen bürüan baizik ez dira Maulen ikusten, alkarteko ardüradüner penagarri bazaie ere "ezin dela beste gisa egiten "deioie. Bestalde, ohartü dira eüskarazko filmek pübliko hon bat badüela, bena oranokoz konplikatü da harien biltzea, bereziki hedatzeko baimenak ezberdinak beitira, Frantzia eta Espainako legediaren aldetik. Haatik, arrenküra hau konpontzeko bidean dela üdüri dü. Ohartetxekitzekoa da, hilabetean behin zinemalat joaitez, Mauleko gelak geroa argiago ikus leiokeala…

Entzün Henri Guérin Calvo Maule Baithako ardüradüna : 


Soinüaren telekargatzeko (esküineko klika)

Üda hontan kültür eta inganio eskentza franko proposatzen dütü Xiberoko Turisma Bülegoak. Ohizko hitzordüetarik kanpo, lehentze opera bat emanik izanen da Xiberoan Mozarten obra bat «Don Giovanni». Beste urtez bezala ere, müsika klasikoa entzüngei date Altzürükün eta Irurin. Aurten, Mauleko hondarea gogoan date eta aste batez hitzordü ezberdinak badirate. Ahatze gabe hitzordü nausiak, Garindaineko kantaldia , René Cassin pastorala, Espartiñaren Besta, bestea beste. Pelotak ere bere leküa badüke frankotan, orotarat 200 alteko ekitaldiak badirate üda hontan Xiberoan. 

Entzün Chantal Guissagaitz Xiberoko Turisma Bülegoko züzendaria : 


Soinüaren telekargatzeko (esküineko klika)

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan