XÜXENEAN ENTZÜN

Kultura

Arkeologia date aipagei nausia Xiberoan, Ondarearen Egünaldien karietara. Bereziki Pierre Boucher-ek, 50 urtez Arbailletan eraman düan ikerlana ohoretan date. Altzürükün, neskenegün eta igantean hainbat hitzordü proposatzen dira. 10.30etan Herriko salan, Dominique Ebrard-ek idatzi düan « 50 urte arkeologia Xiberoan Pierre Boucher-i (1907-1997) omen egite » libürüa eta erakuskaren presentazionea eginen da. Egüerditan, Arbailletako kantoreak emanen dütüe, Maddi Oyhenart, Beñat Ahantxet, Jean Mixel Bedaxagar, Niko Etxart eta Mixel Etxekopar-ek. Arrestitan bi mintzaldi eskeiniko dira, 14etan Altzürüküko Ürrüti jauregiaz Joël Larroque-n eskütik eta 15.30etan Ite-ko trikü harrietaz Jesus Mari Arruabebarrenarekin.
Robert Elizondo Ikerzaleak alkarteko lehendakaria :

 Pierre Boucher

 

René Cassin pastoralaren azken emanaldia date igantean, setemerearen 15ean Baionan. René Cassin zenaren sort herrian hüilantüko dira Sohütarrak, Jean Louis Davant-en obra azken aldikoz emaiteko. Pastoralako aktore, lagüntzaile eta antolatzaileentzat, ahatz ezina den xede kültüral haundi baten ürrentzea date. Pastorala, Lauga gelan taularatüko da eta aitzinetik leküen etxekitzeko Baiona eta Mauleko turisma bülegoetan ertsatü behar da edo Baionako Elkar Megadendan. René Cassin pastorala igantean arrestiriko 15etan, Buhaminak, Baionako Ikastola eta Tuntuna alkarteak antolatürik.

Entzün Guillaume Irigoyen Baionako antolatzailea :

 

« Bost » izeneko dizka berria plazaratzen dü Oilarrak taldeak. Bere izenak dion bezala, düala 20 urte jadanik sortü den gizon kantari taldearen 5. dizka da. 12 kantore bildürik dira, erdia sorkuntzak direlarik. Beste erdia euskal kantutegiko kantore ezagünak dira. Dizka berri hortan behinkoz, müsikak lekü haundia dü. Jean Charles Sanz, Battitta Berogain, Basterreix anaiak edo Karine Pereton müsikalariek besteak beste parte hartü düe, Mauleko Agerrian eta San Frantses kolegioan egin den grabaketan. Diskaren azala Asisko Urmeneta margolariak dü egin.
Entzün Régis Claverie taldeko kidea :


Entzün Esperantxaren hegalak kantorea :

Argazkia : Laurentx EtchegoinSarako Ondarrea alkarteak, "Usoak Sarean" erakuska presentatzen deikü Urdiñarben egün horietan. Ohiko ihize mota hori begiratzeko xedez, saretegiako ihizearen historia eta teknikak, baita ere Euskal Herriko eta Biarnoko hamar saretegiak presentatzen dütüan erakuska sortü düe. Erakuska hementik aitzina, setemerearen 19ala Urdiñarbeko Herriko gelan ikusgei da, Herriko etxea zabaltzeko tenoretan, gelaren giltzak galtatü behar dira. Herriko bestetako aste ondarrean, setemerearen 14 eta 15ean egün orotan zabalik date. Hamar saretegi gelditzen dira Euskal Herrian eta Biarnoan, Etxalar, Sara, Aldude, Landibarre, Lekunberri, Behorlegi, Oxkaxe, Naphal, Gatagorena eta Landa.

Entzün Henri Errandonea Sarako Ondarea alkarteko kidea :

 

Atarratzeko bestak iraganen dira agorrilaren 22tik 25ala. Ostegünean egün orotan plazan, gazna feida ospatüko da. Gazna egileak beren ekoizpenaren jastarazteko eta saltzeko hor dirateke eta lehiakan parte hartüko düe. 18.30etan La Verna Trofeoaren finala joko garbin jokatüko da arrabotüan. Gaüan züntzür bustitzea eta Bodega aiharia proposatürik date. Ostiralean elizan 21etan, Egün Saintiaren Kantak emanen dütüe, Pier Pol Berzaitz, Magali Zubillaga, Erramun Martikorena, Estitsu Pinatxo-k. Neskenegünean, karriketan, "Les Incognitos" eta "Azkena Bideko" taldeak ibiliko dira. 17.30etan haurrentzat jokoak izanen dira baratze püblikoan. 22.30etan kontzertüa "South Side Familia Ska" taldearekin, dantzaldia les "Z’Anonymes" alegeratürik. Igantean, 10.30etan meza eta elkitzean Atarratze eta Otsagiko dantzariak. 18.00etan "ACDFé" eta "Torii" taldeen kontzertüak eta azken dantzaldia "Berri Good" taldearekin.

Entzün Marcel Errezaret Besta komiteko kidea : 

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan