XÜXENEAN ENTZÜN

Kultura

"Fifi la brebis", Catherine Arhex Liginagaren haur libürüak, "Fifi ardittoa" xiberotarrez eginik ützülpena badü orai. Sü Azia alkarteko kidea den Panpeia Etxebarnek dü lan hori egin. Horrez gain Biarnesezko bertsioa ere plazaratzen dü bere zoinean, Osolasba argitaletxeak. Fifi ardittoa libürüak, heben debeiatzen den ardi baten historioa kondatzen dü. Fifi, bestetan zer igaraiten den ikustera joaiten da. Xiberoko haurrek Xiberotarrez bere abentürak jarraikitzen ahalko dütüe hebentik aitzina. Fifi ardittoa salgei da Maule eta Atarratzeko prentsa saltegietan, Sohütako Jean Etxart-en salgian eta Sü Azia alkartean.
Jacques Capdevielle eta Panpeia Etxebarne :

Argazkia : Dominika Rekalt400 bat jente bildü da Mauleko Jai Alaiean, Xiberoko Zohardia elkartearen 40. urte bürüaren ospatzeko. «Lehen, orai, eta gero» lemaren üngürüan, argazki, filma, dantza, kanta eta bertsoak herrokatü dira, Xiberoko dantza eta kantagintzaren arrapasaldi baten egiteko. Iraganeko gizonen presentzia bakarra, emazten sartzea, eta geroaz galtoa : zer ote datekean Xiberoko ohizko kültüra ? horiek ziren gaüaldiaren bizkarrezür nausiak. Dagün urteko, «Akitaniako Alienor» , Jean Mixel Bedexagarre-k prestatü pastorala düke xede nausi, Xiberoko Zohardia elkarteak. "Xiberoa Kantüz festibala-ko" betiko egünaren kari jokatürik dateke pastoral hori.
Mixel Castan X.Zohardia alkarteko lehendakaria :


Ikusgarriako bertso zonbait :

Xiberoko Zohardia alkarteak 40. urte bürüa ospatüko dü, setemerearen 21ean Mauleko Jaï-alaïean 21etan “Lehen, orai eta gero” ikusgarria eskeintzez. Irudiak, kantoreak, dantzak, bertsoak emanen dira bi oreneko sorkuntza hortan. Izenak dion bezala hiru parte ükanen dütü ikusgarriak. Lehen, nola zen dantza, orai nola den eta azken partean entseatüko da asmatzea biharko dantza nola datekean. 60 bat jente agertüko da tauladaren gainean, “Lehen, orai eta gero” ikusgarriaren emaiteko.
Entzün Jean Pierre Behocaray :

 

Mauleko Kültüraldia ostiralean, setemerearen 20an, hasiko da. 19.30etan, Kültüraldiaren estrena eginen da eta ondotik 21etan Barzelonako "PSIRC" konpaniaren "LAB" ikusgarria eta Belgikako "D'Irque et Fien" konpaniaren "Le carrousel des moutons" ikusten ahalo dira, Mauleko plazan (ebia balitz Jaï-alaïean). Hortik harat, martxoaren 28ala, Bernard Azimuth-en "A table !", Ürrats Berriak alkartearen "Txilin Txori" sorkuntza, "Magouilles et conflits de canards" antzezlana, "Musikolore" kantaldia, "Mélange 2 temps" pailaso ikusgarria, "Ninika" dantza sorkuntza eta azkenik "La pluie" antzezlana ikusten ahalko dira. Horrez gain, filma eta erakusketak ere proposatüko dira. Xehetarzün haboroen ükaiteko, Mauléon-soule.fr web günean sartzen ahal zidee.

Entzün Béatrice Lahargou Mauleko kültür zinegotzia :

Argazkia : Artzen LetonaNeolitiko garaiak interesa pizten düala oranokoan agertü da, aste ondar hontan ondarearen egünen kari, Altzürükün. Pierre Boucher-en lanak presentatürik izan dira, ikerzaleak alkarteak eta surtüt Dominique Ebrard-ek sailkatü dütüenak. « 50 urte arkeologia Xiberoan Pierre Boucher-i (1907-1997) omen egite » libürüak interes eta arrakasta handia üken dü, argitaratütako libürüa izan da. 20 bat ikerlari profesional eta amatüren artean hüntürik izan da.
Entzün Dominique Ebrard ikerlaria :


Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan