Berriak

Herrietako berriak
2010an Xahakoa pastorala Barkoxen
Crédit Agricoleren eskerrak Xiberotar zonbaiter
XIBEROKO BOTZAK WEBGÜNE BERRIA DÜ
Kanbiamenak badirate Xiberoko Botzan
Sü ehaileek süa berriz abiaraziko düe dantza pistan
Ausaz
Kronika

Aldikoan aldi
Emankizüna
Eüskal Irratiak Ipad eta mugikorretan entzüngei
Artxiboan





Mauleko Zinka Bizirik alkarteak, urtatseko gaüaldi berezi proposatzen dü. Gaüko 20:00etarik harat züntzür bustitzea hartzen ahalko da eta bakotxak ekarriko düan janaria ere partekatzen ahalko da. 21:30etan Sylvain Duvigneau aktoreak, “Ressort Tissant” bere kreazio berria presentatüko dü. Ondotik “Les Joujoux”, gitaraphala eta bateria bikoteak kontzertü bat eskeiniko dü. Gaüa lüzatü nahi düenentzat Zinkan jarraikitzeko parada badate.
Kasik hamar mila izan zidee 2014an Xiberoko Botzaren web günean ibili zidenak. Gehien gehienak, hiru laurdenak, Ipar Euskal herriko edo Frantses estadoko bijitalariak zinden, ehüneko 18a Hego Euskal Herriko edo Español estadokoa eta beste güziak mündü güziko herri ezbardinetakoak. Horien artean azpimarratzekoak dira Brazilatik izan ziren berehün bat bijitalari. Ohart etxekiko dügü Euskal diasporak edo Bizkaitarrek erakusten düan interesa hebenko berrien hartzeko. 2015a kanbio urtea izanen da, gure web günearen itxüra kanbiatüko beita eta enseatüko gira Xiberoko aktüalitatea ahal bezain ontsa jarraikitzea. Anartean beti gaüzen hobetzeko asmoz zuen oharrak üzten ahal dütüzüe “CommentS” klixkatzez.
Idauze-Mendiko gazteek düe 2015eko maskarada herriz herri eramanen Xiberoan. Lehena Idauze-Mendi berean urtarrilaren 18an igantearekin emanen da. Hogei ta hamar bat jokülari eta dantzari izanen dira, Maite Davant-ek eta Johañe Etxebest-ek trebatürik. Düala hamabost urte eman züen azkena eta horietan parte hartü züenek ere ikusiko dira aurten. Kargü zonbaiten aipatzeko, Nicolas Bouillon dateke kabana, Joimo Lacroix Pitxu, Laurentx Bereziartua buhame jauna. Lehen agerraldiaz gain, beste hamar elkaldi finkatü dütüe apirilaren 19a artino. Urtarrilaren 25ean Atarratzen, Barantailaren lehenean Müskildin edo Urdinarben, 8an Garindainen, 15ean Gameren. Martxoaren lehenean Altzürükün, 8an Ürrüstoin, 14ean Maulen, 21ean Santa Garazin eta 28 edo 29an Zalgize ala Irurin. Apirilaren 5ean Barkoxen, 12an Hokin eta azkena19an berriz Idauzen.

