XÜXENEAN ENTZÜN

Kultura

Argazkia : Beñat Larrory«Parce que la vie va parfois de travers » Laure Gomez Liginagako margolariaren lehen libürüa plazaratzen dü Astobelarra argitaletxeak. Margoak eta textoak nahasten dütüan berehün orrialdeko libürü hortan, egünoroztako biziaren memento erriegingarriak edo ere seriosagoak jorratzen dütü idazleak, beti gaurko emazte gazte baten ikuspegitik. Atarratze eta Maulen atzamaiten ahal da libürüa baita ere Astobelarra argitaletxearen web günean.
Laure Gomez :

Eüskara hartü eta honen berme erri egin. Hau da Pantxo Teilerria eta Mikel Martinez antzerkilariek haütatü düen ildoa. Hebentikenearen kümitari baietza emanez,  Euskarazetamol lanaren ondotik, Lingua Nabajorrumekin horra zaüzkü Barkoxerat igante hontan. Big Bang delakotik hasiz, Kromañonen garaian gainti, Eüskarak etengabeko borroka baten bidez düala iraiñ dio obra absürdo honek. Monty Pythonen espiritüa hartürik, ezketxak herrokatzen dira bata bestearen ondotik sorzaleek berek diotenez, dibertitzeko momentü bat zaükü eskenirik, Legua Navajorrum hontan… Hitzordüa, igante arratsean 18etan, Barkoxeko denen etxean…
Mikel Martinez antzerkilaria :

Aurélie Solanille Alozeko gazteak dü, Laurent Béguerie-ren segida hartü Azia alkartean. Bi urte iragan dütü Laurent-ek alkartean, permanente postüan, eta Mihia Pitz telebixtako joküaren arrakastarekin üzten dü alkartea. Aurélie Solanille, azken urteetan Xiberotik ürrün bizi izan da, Irlandan eta Parisen ikasketen egiteko. Xiberoala ützülirik, Azia alkartean lanean aritzeko haütatürik izan da. 
Aurélie Solanille eta Laurent Béguerie :

Giroa badateke igantean Mauleko Peko arrüan. Zapartaenea ostatüko Jean Pierre Aguergarai-ek eta Zinka ostatüak gaüaldi berezia proposatzen deiküe 19etarik harat. Lehenik züntzür bustitzea eta aiharia dohainik badateke, eta KWAY 731 taldea, hots Kuntzulu-k bazterrak alegeratüko dütü Zapartaenean. Ondotik 23etarik harat, Zinkan lüzatüko da gaüaldia, Kadafist Brothers eta Iparretarrok taldeen kontzertüekin.
Niko Guiresse Zinkako kidea :

Argazkia : Pierre Alex BarkosbideArrakasta haundi üken dü Txilin Txori, Ürrats Berriak alkartearen sorkuntza berriak Maulen. Lehen aldikoz emanik izan zen eta  haurrek momentü goso bat iragan badüe, gehitüek ere. Haur denborarat berriz ützüli dira hanitx. Txilin Txori kusgarriak, antzerkia, dantza eta kantore nahasten zütüan. Fantasia bat izanki halakoak ziren antzezlarien arropak, koloretsü eta bizi biziak. Begiz begi taldearen müsika preziatürik izan da. Ororen bürü kausitze ejerra izan da Ürrats Berriak alkarteko kide güzientzat.
Entzün Artzen Letonak egin düan erreportaia :

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan