XÜXENEAN ENTZÜN

Kultura

Uda hontan Garindaineko herriak emanen düan "Petti Buhamea" pastoralaren kargüak emanik izan dira iragan neskenegünean. Süjeta Kaiet Borda sortzez baxenafartarra date. Pier Pol Berzaitzek idatzi fikziozko obra bat da, non bazterketa eta arrazakeria diratekeen ildo nausiak. Formaren aldetik, Mixel Arotze errejentak, ez dü berrikuntza handirik ekarri nahi. Ez dü türketetako jelkaldi berezirik eginen, beste urteetan ez bezain, türk taldean hurtürik beidirate. Üsantxa zaharretara arra jinez, artzainen kantorea hiruzpalau lagünen artean emanik date. Ekarpen berezi bat aipatü behar balitz litzate, buhame kentearen sartzeko müsika, ez beidate ohizko pastoraletako bat. "Petti Buhamea" Pastorala, üztailaren 27an eta agorrilaren 3an Garindainen emanik date.
Mixel Arotze errejenta :


Pier Pol Berzaitz :

Lagünt eta Maita Paueko Eüskaldünen alkarteko biltzar nausia, 2013ko urte ondarrean zentü zen Jean Pierre Urrutia gogoan egin da. Jean Pierre Urrutia urte zonbait egon zen alkarteko bürüa eta omenaldia eginik izan zeion ostiralean. Dantza, kantore, eta eüskarazko kurtsoak, alkarteko aktibitate nausiak dira eta arrakasta haundia düe beti bezala. Aktibitateak, düala bi urte orai Buros etorbidean düan egoitzan egiten dira eta Frantxoa Challet alkarteko ardüradünak erran deikünaren araberan, egoitza berriak oraino jente haboro erakartzen dü. Lagünt eta Maita alkarteak, gazteak ere erakarri nahi dütü. Hortarako ondoko asteetan gaüaldi bat antolatüko dü, Pauen ikasle direnek Eüskal Etxea ezagüt dezen. Azaroan aldiz aspalditik ützirik zen "Eüskal Besta" berpiztüko dü. Eta azkenik, Bordeleko Eüskal Etxearekin egiten dügün bezala, Xiberoko Botzean, André Rekalt berri emaileari esker laster Paueko berriak zabaltü behar güntüzke. 
Frantxoa Challet alkarteko bürüa :

Argazkia : Gilles Choury.Dagün igantean, barantailaren 2an, Xiberoko ihauteak abiatüko dira Zalgizen. Zalgize eta Iruriko 25 bat gazte alkartü dira aurtenko maxkaraden prestatzeko. Aurtenko berezitarzüna date, herriko bozka kanpaina denboran kurritüko direla herriz herri eta horrek ekarri behar lüke interes berezia. Barantailaren 2an date lehen emanaldia Zalgizen, azkena aldiz maiatzaren 14an Irurin, orotara 14 edo 15 emanaldi segürtatü behar lütükie. 
Arnaud Basahon Kabana :


Maddalen Larrory Xorrotxa : 
 
Pierre Arrosagaray Zalgizeko aüzapeza : 

2014eko egütegia heben klixkatzez.

Argazkia : Artzen Letona.Igantean, Zalgize eta Iruriko gazteek eman düen maskaradetako lehen emanaldian, Xiberoko üsantxa zaharra ohoratürik izan da. Aro düdakorrak jenteak ez dütü izitü eta Zalgizeko arrabotü ttipia ederki beterik zen. Beltzeriaren joküa, buhame eta beltzen perediküak, dantzariak, kerestüak, eta nola ez aipa bi xorrotsak, püblikoa botzik zen eskeinirik izan zen maskaradaz. So egileek, erri egiteko parada ere izan züen, bereziki buhameen flakeziaz ezpata dantzan eta godalet dantzan godaleta ahatzerik izan zelarik. Dagün elkaldia barantailaren 9an igantearekin Atarratzen date.
Entzün Artzen Letonaren erreportaia :

Susanaren iraultza deitzen da Esther Carrizo klunak, igantean abentüaren 22an Mauleko Hebentik-enean aurkeztüko düan lana. Esther Carrizoren klun personaia, ikerzale feminista bat da. Klunaren mündütik aipatü deizkü, emazteen borrokek egin bideak. Bere helbürüa ez da gizon eta emazten arteko desorekaren salatzea, baizik eta gogozkatzea, nola zübiak eraiki bi sexuen artean, harreman goxoagoen ükeiteko..hala ere, bera dionaz, ez dü errezetarik hortarako.
Esther Carrizo :

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan