XÜXENEAN ENTZÜN

Kultura

Xilaba, Aiherran iragan zen bertso txapelgoako azken kanporaketan, Odei Barroso lehen leküan sailkatü da 221 punturekin. 2. Eneritz Zabaleta, 3.Ramuntxo Christy, 4.Patxi Iriart, 5.Ortzi Idoate eta 6.Ortzi Murua. Aiherrako Gela bete eta bero batean, bertsulariek lortü düe saio eder baten eskeintzea. Erdi finalak, Larresoron, urriaren 26an 17:00etan, Sustrai Colina, Odei Barroso, Xumai Murua, Maddi Sarasua, Xan Alkat eta Ortzi Idoate bertsolariekin eta Aiziritzen, azaroaren 2an 17:00etan, Maddalen Arzallus, Eneritz Zabaleta, Ramuntxo Christy, Aitor Servier, Patxi Iriart eta Egoitz Zelaia-ekin jokatüko dira. Horietarik sei bertsulari sailkatÛko dira azaroaren 15eko Baionan iraganen den finalarentako.
Entzün Arantxa Idierder-ek eskeintzen deikün erreportaia :

Maiatz argitaletxeak, Aljeriaz, Abd el-Kader trajeria, Jean Louis Davant-en libürü berria plazaratü dü. Hiru ehün orrialdeko libürüa, hiru parteetan zatikatüa da. Lehen partean, Aljeriako bi gerlen historioa aipatürik da. Bigerrenean, idazle berak Aljeriaz izkiribatü zütüan artikülüak bildürik dira (aljeriako gerla berak egin züan) eta azken partean Abd el-Kader trajeria. Abd el-Kader-ek hamabost urtez frantses armadari bürü egin züan, preso ezarririk izan zen eta libratürik izanez geroz, frantses kiristiekin adixkidetü zen.Trajeriak, pastoralako izkiribatürik da, agian, interesatürik izanen den herri edo alkarte bat agertüko da. Anartean, Ürrüstoi-Larrabileko idazleak, eüskal gazte eta famili hanitx hunki dütüan gerla honen historioaren hobeki ezagützera kümitatzen zütüe.
Jean Louis Davant, Maite Lephaille-ekin :

  

Xilaba, Ipar Euskalherriko bertso txapelgoako bigerren kanporaketan, Maialen Arzallus, 224 püntürekin lehen leküan sailkatü da eta holaz final aitzinekoarentako bere leküa segürtatü dü. 2. leküan Xumai Murua 216 püntüekin, 3. Maddi Sarasua 212,5 püntüekin, 4. Battitte Crouspeyre 183 püntüekin eta bosgerren Lur Renteria 174,5 püntüekin. Miren Artetxe ez da püntüatürik izan. Aiherrakoa izanen da azken kanporaketa urriaren 18an 17:00etan, bertan Eneritz Zabaleta, Odei Barroso, Ortzi Idoate, Ortzi Murua, Patxi Iriart eta Ramuntxo Christy ariko dira.
Senpereko saio osoa :


Soinüaren telekargatzeko

Argazkia : Aurelia ArkotxaPastorala zertan den ? eta haren geroa nola ikusten düen aipatü züen, Pier-Pol Berzaitz-ek (Petti Buhamea), Itxaro Borda-k (Gerezien Denbora) eta Jean-Mixel Berdaxagar-ek (Akitaniako Alienor trajeria) iragan irailaren 10an, Baionako mediatekan egin zen mintzaldian. Luzien Etxezaharreta-ren konpainian, beren ikusmoldea eman züen. Mintzaldia bere osotarzünean entzüteko parada eskeintzen deizüegü.
Entzün mintzaldia :


Soinüaren telekargatzeko

Garindaineko herriak, “Ni Petti buhamea” Pier Pol Berzaitzen pastorala emanen dü, ürrietaren 11an, neskenegünean gaüko 20:00etan Donostiako Kursaal kültür günean. 19:30etan Pastoraleko aktoreek Kursaaletik abiatüko den karrika üngürüa eginen düe eta ondotik Juan Karlos Izagirre, Donostiako aüzapezak onkijina emanen die Kursaaleko sargian. Pastoralaren ondotik Euskal Herriko ekoizpenekin osoki eginik afari herrikoïa izanen da Gastronómica-n, artistekin eta Garindaineko herritarrekin batera. Edozoinek aihariko txartelak edo ikusgarriko eros daiteke telefonoz deitzez 00 34 943428648 zenbakiala.
Pier Pol Berzaitz mintzatü zaikü aste hontan :


2014a hiru pastoralekin urte berezia da. Pier-Pol Berzaitz-ek (Petti Buhamea), Itxaro Borda-k (Gerezien Denbora) eta Jean-Mixel Berdaxagar-ek (Akitaniako Alienor trajeria) antzerki mota horretaz beren ikusmoldeak trükatüko dütüe Luzien Etxezaharreta-ren konpainian, irailaren 10a hontan, hots ostirale hontan, Baionako Mediatekan arrestiriko 18:15etan, Bilketa sareak eta Euskal kultur erakundeak antolatürik mintzaldian.  

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan