XÜXENEAN ENTZÜN

Kultura

« Xiberoa 1914-1918-ko gerla denboran » Ikerzaleak alkartearen erakuska ikusgei da, Mauleko Ondarearen Etxean irailaren 27-ala. Argazkiak, lekükotarzünak, urte horietako dokümentoak eta bestez osatürik da. 2006-an plazaratürik izan zen lehen aldikoz, eta Ikerzaleak alkarteak, aurten gerla hontako ehüngerren urte bürüa izanik, oraino ikusi ez düeneri haren eskeintzeko, parada horrez baliatü da. Mauleko Ondarearen Etxea bülegoko tenoreetan zabalik da.
Joël Larroque Ikerzaleak alkarteko kidea :

   
  Argazkiak: Allande Sokarros
BIGERREN EMANALDITIK:
Entzün Pier Pol Berzaitz pastoral idazlearen bilana:       


Entzün Mixel Arotze errejentaren erranak:                                                        

Entzün Mayoye eta Patricia arizaleak:                                                               

Entzün artzainen kantorea:                                                                            

Entzün Itsaso Zabaletan kantorea:                                                                  

LEHEN EMANALDIA:
Entzün jenteek zioiena:


Leïla Brédent eta Guillaume Dussau kantari lirikoak dirateke aurtenko Altzürüküko kontzertü lirikoaren izarrak. You Zhou pianista andereak lagüntürik, Monteverdi, Mozart, eta Verdiren obrak besteak beste emanen dütüe ostirale gaüan, üztailaren 11an 21etan elizan. Euskal Herriko ordezkaria, Erramun Martikorena dateke, José Angel Elizalde eskü soinüan eta Mikel Erramouspé guitaran langütürik. Azken 17 urte horietan, Goiz Argi alkartearen ebilbideaz eta aurtenko kontzertüaren xehetarzünak edirenen dütüzüe http://www.aussurucq-lyrique.fr/ interneteko web güne berrian.
Johañe Carricaburu Goiz Argi alkarteko bürüa :

Petti Buhame pastorala eman dü Garindaine herriak üztailaren 27 eta agorrilaren 3an. Pier Pol Berzaitzek idatzi düan pastorala fikzio bat da, nonere buhame baten gora beherrak kondatürik den. Üsatü bezala pastoral egünak goizeko 10etan mezarekin hasiko dira, ondotik karrika üngürüa eta bazkariarekin jarraikiko dira eta pastorala arrestiriko 15.30etan eman da. Leküak aitzinetik etxekitzen ahal dira Xiberoko turisma bülegoetan. 

Sohütako Etchegoyhen Laura eta Lea ahizpek "Lehioa", zazpi kantoreko dizka berria plazaratü düe. Dizkan, Xiberoko kantoretegiko ahaideak edireiten dira, baita bi sorkuntza. Moldaketak berek egin dütüe. Horrez gain bigarren dizka baten grabatzeko parada ükanen düe, Laas-eko "Les transhumances musicales" festibalean polifonien lehiaka irabazi beitzüen. 
Lea Etchegoyhen :


Izerdirik gabe kantorea :

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan