XÜXENEAN ENTZÜN

Kultura

Oilarrak, Xiberoko kantari taldeak, neskenegünean püblikoaren aitzinean, bere hogeigerren urte bürüa ospatüko dü. Karia hortara, beste kantari, eta müsikalari andana bat kümitatü düe, Ainerak taldea, Magali Zubillaga, Lous de Brouces, edo Xiberoko Txarranga bai eta ere dantzariak, Garindainekoak eta Iruski taldekoak. Besta handia dateke eta kantorea ohorretan düdarik gabe, Mauleko Maule Baitha zine gelan neskenegunean gaüko 21:00etan.
Régis Claverie eta Xabi Elgart :

Mendien zirkulua, auzolana, batzarrea, Nafarroako erreinuaren aitzineko euskal komünitateek sortürik antolakuntza, bai eta sinesmen eta egitate bereziak aipatzez, arrapostü ekartzera enseatü dira, Itziar Madina eta Sales Santos Vera idazleek, « Communautés Sans Etat dans la Montagne Basque » libürüan. Libürü honekin, historioaren beste irakurketa bat proposatzen deiküe idazleek, bürüjabetza franko aipatzen den üne hontan, eztabaidarako tresnak eskeinirik zaikü. Düala bi urte Gazteleraz plazaratü züen libürüa, eta orai frantsesez proposatazen deikü « Editions du temps perdu » argitaletxeak.
Itziar Madina :

“Euskal desertore eta insumituak gerla haundian” Jacques Garat-en libürüa presentatürik izan zen iragan neskenegünean Maulen. Desertore eta insumituen fenomenoa, beste eskualdeetan beno haundiagoa izan zen Euskal Herrian, emigrazioa eta mügaren urbiltarzünarengatik besteak beste. Idazleak, itzalean etxekirik ziren horren üngürüko xehetarzünak bildü dütü eta argitara berriz ekarri. Libürü honek, desertore eta insumituen fenomenoa, gerla haundia hemen bizitürik izan zen bezala, historian sararazten dü. Libürüa Elkar argitaletxeak dü plazaratzen, frantsesez da eta libürütegi hon güzietan edirenen düzüe.
Jacques Garat :

Luis Ligetx Büztanobi Larraintar koblakariaren omenez, libürü-dizka bat plazaratü dü Koblaka Xiberoko bertsolarien alkarteak. Libürüak bere bizia llabür biltzen dü. Horrez gain Ligetx ezagütü züen lau jakileen alkarrizketen transkripzioneak edireiten dira, bai eta ere bere kantoreen idazkiak, dizkan aldiz, Xiberoko kantari andana batek emanik bere kantoreak eta bertsoak. Jüje Etxebarnek eta Beñat Sarasolak düe bilketa lana eraman, Joanes Etxebarriak argazkiak hartü dütü eta Pette bere anaiak libürüaren orrikatzea. 

Jüje Etxebarne eta Beñat Sarasola :


Maitesa Accoceberry eta Nadine Elgoyhen "Agur züer orori" :

Iparraldeko hitzan Joanes Etxebarriak egin bideoa ikusteko klixka.

 

Bilusik, bere hirugerren dizka presentatüko dü Maialen Errotabehere Lapurtar kantariak, azaroaren 30ean arrestiriko 17etan Maule Baitha zine gelan. Hamabi kantore berri edireiten dira dizkan, hitzak berak idatzi dütü, salbü bienak Itxaro Borda eta bere aitarenak direnak. Müsika gehienak ere berak asmatü dütü eta orohar Pop/Rock estilokoak dira. Petti edo Eñaut Elorrietaren kolaborazioak izan dütü bi kantoreetan. Zazpi urte egon zen dizka berri plazaratü gabe, eta berak aitortü deikünaz, aldi hontakoa, lehenagoak baino personalagoa da eta hortik horra da haren titülüa. Igantean, dizkaren grabaketan parte hartü düen müsikalariekin agertüko da Maialen Errotabehere, Bilusik dizka berriaren presentatzeko, Maule Baithan arrestiriko 17etan.
Maialen Errotabehere :

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan