XÜXENEAN ENTZÜN

Kultura

Euskal herriek eta herrialdeek badüe berez izen eta izana, Sakana, Arratia, Pagola, Arbaila…Lekü bakoitzari zerk emaiten dio nortarzün berezia ? errekako urak, düda gabe, baina haboro bizizaleek, eta jende hauen eleek, mintzaerak, euskalkiak…Barantailaren 12tik Barkoxeko herrian ibiliko dira “Züek heben”-eko lau kideak, Barkoxtarren eüskararen behatzen, jenteekilan kalakan, argazki hartzen, Gamarteko akordeonista, Gotaintar sonülaria, Montoriko sonü harzalea eta Barkoxeko argazkilaria, Barkoxeko atlas geopoetikoaren egiteko. Hiru egünez bildürik eta moldatürik pasta presentatüko düe barantailaren 14ean gaüko 21etan Pitxeneko ostatüan.
Mixel Etxecopar :

Korrika aitzin jenteen mobilizatzeko Korrika kültürala proposatürik zaikü Xiberoan ere. Urtarrilaren 24ean Müskildin Kabaret Gaüaldiarekin hasirik zen eta dagün hitzordüa barantailaren 21ean arrestiriko 19etan Hebentik alkartearen egoitzan lüzatürik zaikü. Ihes izeneko ikusgarri eskeiniko deiküe Amets Arzallus-ek eta Josean Goikoetxeak. Ihes egiteko arrazoin franko emaiten beitü mündüak, bai hüilan bai eta ere ürrünago, arrazoin horietarik zonbait haütatü dütüe bi artistek eta jorratüko dütüe, hitz, kantore, eta sonüaren bidez. Hebentik-en egoitza Maulen Matalaz karrikako 4. Zenbakian edirenen düzüe.
Xantiana Etxebest :

 

Behar den bezala hasi da ihaute sasua, Idauze-Mendiko gazteek eskeinirik maskaradarekin. Zazpi barrikada goizan egin dira, eta aintzina joan ahala jentezionea goratüz joan da ere. Arrestiriko 15:30etan hasi da jei nausia, jentez fundi zen oihaletxearen pean. Usatüzko maskarada ikusi dügü gorri eta beltzekin. Gaztetto hanitx bazen ere taldean, ontsa lagüntürik izan dira. Kerestüak jokaldi osoa Biarnesez eman düe, nahiz eta üsü euskarara lerratzen ziren. Irriak eta esküzartak izan dira, surtüt buhame eta kauteren perediküetarik landa. Apirilaren 19an emanen düe azkena berriz herrian, anartean asteondar oroz xiberoko herri desberdinetarik kurritüko dira eta horra den igantean Atarratzen dirateke.
Entzün Artzen Letonak egin erreportaia :

Gaüaldi berezi batetara kümitatzen gütü Maule hiriko kültür sailak, urtarrilaren 23an 21:00etan Altzürüküko herriko gelan. « Atz » ikusgarria, Elodie Baffalio pianista Urdiñarbetarra eta Xomin Sourgens Bastidako argazkilaren arteko alkarretaratzearen ondorioz sortü da. Xomin Sourgens-ek Hego Ameriketako Andesetan egin dütüan argazkiak alde batetik, eta bestetik Elodie Baffalio-ren inprobizazio müsikala, bi ünibertso horien üztartzeaz sortüko da « Atz ». Ikusgarria adin güzieri züzentzen da, sartzea 10 eurotan finkatürik da eta  aitzinetik Mauleko herriko etxean erosten ahalko dütützüe edo ostiralean leküan berean.
Elodie eta Xomin, Artzen-en mikroan :


Aurten Maskarada Idauze-Mendiko gazteek emanen düe. Dantzariak, buhameak, beltzerian eta bestetan, 30 bat dira orotara parte hartzen. Johañe Etxebest eta Maite Davant-en lagüngoa üken düe maskarada behar den bezala plantan ezarteko. Igantean, Idauze-Mendin goizeko 9etan meza badate eta ondotik lehen barrikada elizaren aitzinean.  Maskarada arrestiriko 15etan emanen da Idauzeko plazan.
Nicolas Bouillon Kabana haundia :


Laurentx Bereziartua Buhame Jauna :

Joimo Lacroix Pitxu :

Cédric Samalbide Kerextu :

Johañe Etxebest trebazailea :

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan