XÜXENEAN ENTZÜN

Kultura

Sustrai Colina sailakatü da 232 püntüekin, XILABA, Ipar Euskalherriko bertso txapelgoako lehen final aitzinekoarentako, neskenegünean Muskildin iragan zen lehen kanporaketan. 2. Aitor Servier 210 püntüekin, 3. Xan Alkhat 203,5 püntüekin, 4. Egoitz Zelaia 189,5 püntüekin, 5. Guillen Hiribarren 186 püntüekin eta 6. Mixel Etxecopar 184,5 püntüekin. 200 jenteen aitzinean, saio libertigarri eskeini züen sei bertsolariek. 2. Kanporaketa Senperen jokatüko da, Miren Artetxe, Maddalen Arzallus, Battit Crouspeyre, Xumai Murua, Lur Renteria eta Maddi Sarasua Laskarai, bertsolariekin ürrietaren 11an 17:00etan Larreko Kültürgünean.
Joana Itzaina saioaren bildüma :


Urriaren 4ean Müskildin hasiko da Xiberoa, Lapurdi eta Baxenabarreko bertsulari txapelgoa. Hemezortzi bertsolariek hartüko düe parte eta hiru kanporaketa eta bi erdi finalak jokatüko dira, Baionan izanen da finala azaroaren 15ean. Muskildin jokatüko den lehen kanporaketan Aitor Servier, Egoitz Zelaia, Gillen Hiribarren, Mixel Etxekopar, Sustrai Colina eta Xan Alkhat bertsulariak neürtüko dira. Maia Etxart aritüko da gei-emaile Müskildiko Posonpesenea gelan. Saioa 17:00etan hasiko da. Sartzeak han berean izanen dütüzüe salgei.
Joana Itzaina Bertsularien Lagunak alkarteko presidenta :

2014-2015 Maule hiriko Kültüraldia ostirale hontan hasiko da. Sasoi berria estrenatüko da peko plazan 19:00etan. Aihalaitzina müsikaz alageratürik proposatürik da lehenik, edari eta pastetxekin. 20:00etan, Hendaiako Rouge Eléa konpainiak, Ronde ikusgarria emanen dü eta ondotik “Du plomb dans le gaz” obra emanen dü Okzitaniako Tolosa hiriko La famille Goltini taldeak. Sartzea dohainik dateke. Egitarau osoa esküaltzekoa da ere herriko etxean.
Béatrice Lahargoue Mauleko haütetsia eta Pascale Lasnier kültür animatzailea :

"Oroitzen naiz"  dantza sorkuntzaren filma hedatüko da, ürrietaren 4ean Hebentik alkartearen egoitzan, Mauleko Matalas karrikan arrestiriko 19:00etan. Sorkuntza horrentzat, Mizel Theret koreografoak, aparteko hiru dantzari alkartü zütüan, orain adinean aitzinaturik : Jean Nesprias (84 urtekoa), Philippe Oyhamburu (90 urtekoa) eta Koldo Zabala (75 urtekoa). Hiruetarik bakoitzak bere bizia dantzari eskaini zion. Sorkuntza horren helbürüa ez zen omenaldi baten egitea, ez eta gizon horien ibilbideak oroimenez behatzea ere, baizik eta horien jentarzün osoaren argitara ematea. Obra intimista hori, nausitarzünez, eztitarzünez beterik, keinüzko komünikazio soil batean oinarritü zen. Bestalde, dantzariaren gorpitzaren zahartzea, bai eta gorpitzaren oroimenarena ere, sorkuntza horren minean izan ziren.
Mizel Theret :

Muskildiko herriko bestak ospatüko dira, irailaren 12,13 eta 14ean. Ostiralean 21etan, azken urteetako maskaradetako xorrotxek kantaldi bat eskeiniko düe. Neskenegünean Esne Beltza talde famatüak sonü üholdea sortaraziko dü. Eta igantean Xiberoko eskü hüska txapelgoako azken erdi finalak jokatüko dira, 3. maila 11etan, 2. maila 16etan eta ondotik lehen mailakoa.
Entzün Xabier Solano, Esne Beltza taldeko kantaria :

 

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan