XÜXENEAN ENTZÜN

Kultura

Üztailaren 24tik- 30ala, Maulek bere hondarrea ospatüko dü. Erdi-Aroko joküak nolakoak ziren, Xiberoko dantzen aipaldi eta Maule-Gaineko plaza eta etxeen historien aipatzeak dirate hitzordü nausiak. « Mauleko Hondarrea » hitzordü honen aipatzeko, Gaztelüko Lagünen Alkartea üztartü da, Xiberoko Zohardia eta Hebentik bezalako alkarteekin. 

Entzün Béatrice Lahargoue kültür zinegotsia animazioneak aipatzen : 


Entzün Joël Larroque Gaztelüko Lagüneen Alkarteko lehendakaria  : 

Entzün Mixel Etxekopar "Matalaz" filma dokümentala presentatzen : 

Margo atelierak, arteaz mintzaldiak, zinema gaüaldi bereziak, proposatzen dütüala Mus'Arts alkarteak Xiberoan. Antolazaleak botzik dira jenteen parte hartzeaz eta dagün ikasurteko ber bidean jarraikitzeko nahiküntea erakutsi düe. Margo atelierak setemere hatsarrean hasiko dira eta ürrietan lehen mintzaldia. Jean-Auguste-Dominique Ingres margolaria Xiberoan date, berantxago Montauban hiriko erakusgian artista hontaz den erakuskaren ikusteko ateraldi bat proposatüko dü. Mus'Arts-ek beste konferentziak eskentüko dütü orano ere eta ikastaldi haur ta gehitüentako.

Entzün Thomas Le Cœur Mus’Arts alkarteko lehendakaria : 


Soinüaren telekargatzeko (esküineko klika)

1953an Santa Graziko La Vernan sartü ziren lehen speleologoak. Taldean zen Daniel Epelly berriz jin da La Vernala 60 urteen bürüko, memento latzak, ederrak eta deskubritze handia kontatzen deizkü. 

Entzün Daniel Epelly speleologoa, lehen partea : 


Soinüaren telekargatzeko (esküineko klika)

Entzün Daniel Epelly speleologoa, bigerren partea : 


Soinüaren telekargatzeko (esküineko klika)

  

17. aldikoz, “Gaü Izartsü”, gaüaldi lirikoa iraganen da üztailaren 19 an Altzürükün. Istoria lüze badü gaüaldi honek, uste gabe erakasle liriko baten ezagütza egin züan Johañe Carricaburu , Altzürüküko aüzapezak eta desafio bat bezala antolatü zen lehen kantaldi lirikoa Altzürükün. Geroztik, urte güziz egin da eta emeki emeki jenteak bere ganatü dü kantatzeko manera hori. Aldi hontan, bi soprano entzünen dira : Léila Brédent eta Sandrine Carpentier, pianoren lagüntzarekin. Opera ahaideak emanen dütüe, Mozart, Poulenc, Verdi eta beste. Artean ere, Xiberotar kantariak hor dirate, Jean Bordachar, Jean-Noël Pinque, Ttuttu Luro eta Robert Larrandaburu. "Gaü Izartxo" Altzürüküko elizan üztailaren 19an ostirale arratsarekin 21.00tan.

Entzün Johañe Carricaburu Altzürüküko aüzapeza eta antolazale bat : 


Soinüaren telekargatzeko (esküineko klika)

« Les Amis du Château » alkarteaz gain, Mauleko Herriko Etxeak ere, bere animazioak eskentü nahi dütü Maule Gaineko gaztelüan. Üztailaren 18an eta agorrilaren 2an, arratseko 7tarik aitzina, Gaztelü zaharraren eta Maule Gaineko ixtoriaren aipatzera jinen da Joel Larroque ixtorialaria. Agorrilaren 8an aldiz, « Gospel » saileko kantore hitzordü bat zaikü eskentürik.

Entzün Béatrice Lahargoue, Maule hiriko kültür zinegotsia : 

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan