XÜXENEAN ENTZÜN

Kultura

XIRU festibalak 3 egün iraünen dü martxoaren 22tik- 24ala. Martxoaren 22an hasiko da Mauleko "Dédé"ren ostatüan, "Chez Ibar" filma date hedatürik. Ondotik, André Thiriat, Lorraine eskualdetik Xiberoalat ihes jin züen jenteak aipatüko dütü, ürrentzeko "eskü soinüko" kontzertüa Michel Macias eta Jean-Christian Galtxetabururekin. Martxoaren 23an neskenegün goizarekin,"Maskaradak eta buhameak" erakuskaren bijita Mauleko Hondarrearen Etxean. Arrestiritan 15.30tan Irabarneko elizan "La photo déchiré" filma- dokümentala, portüges emigrazioaz. Gaüan 21.00tan ikusgarri nausia "TRANSHUMANTZIA" Francois Rossé eta Mixel Etxekopar soinügileekin ondotik HIRUALDE taldea. Biharamenean, igante goizarekin kantaldi ibiltari bat. Ondotik arrestiriko 15.00tan Gotaineko plazan EDERLEZI pastoral sorkuntza. Arratsan, festibala ürrentzeko JOXE RIPLAY taldea. Leküen etxekitzeko, Maule eta Atharratzeko Turismo Bülegotan ! Ikus XIRU festibaleko programa osoa.

Entzün Mixel Etxekopar Abotia alkartekoa eta XIRU festibaleko antolazalea : 


Soinüaren telekargatzeko (esküineko klika)

Laborari zonbaitek bizitzen düen, bakartarzüna, soltarzüna, lanen sofrimenak edo estreza bezalako arrenküren aipatzea ez da gaüza aisa. Antzerki baten bidez, txostakatzeko maneran eta noiztenka ümorearekin traba zonbait aisago gaintitzen direlakoz, MSAk  « En compagnie des oliviers » antzerki taldearen « Il y a un os » antzezlana proposatzen dü martxoaren 19an astearte arratsarekin 20.15etan Maule-Baitha zinema gelan.

Entzün Dorothée Nabarra, Atharratzeko kantonamentüko MSAko ordezkaria : 


Soinüaren telekargatzeko (esküineko klika)

18. KORRIKA martxoaren 16an arrestiriko 14.15tan sartüko da Xiberoan. Aitzindariak dantza federakuntzako eta Pitzgarri alkartetako zanko sagar arinek düe lekükoa eramanen, Oxkaxeko lehen kilometroan. Hortik harat, lekükoa 31 kilometroz, 41 alkarte, 8 Herriko-Etxe, Xiberoa Herri Alkargoa eta 4 enpresetako kideen esküz eskü igaranen da. Kilometro beno harzale hanitx haboro izan dira aurten ere eta süstengüa beno eüskararen biziarazteko nahiküntea erakusteko gogoa ez da tipitzen. Arrestiriko 18.30tan Amikuztarrek segida hartüko düe bena ondotik algarrekin besta egiten ahalko da Arüeko ezker paretan. Txalapartalariak, bertsulariak, Burgaintziko txarranga eta beste sürprisak izanen dira eta prefosta jateko eta edateko. Ikus Xiberoan finkatürik diren kilometroak

Entzün Beñat Espil Xiberoko Gaü Eskolako erakaslea eta Korrikako kudeazalea : 


Entzün Beñat Espil Korrikako kilometroen presentatzen : 

18. KORRIKA hor da ! Xiberoan 41 alkarte, 8 Herriko-Etxe, Xiberoa Herri Alkargoa, 4 enpresetako kide eta beste süstengazale hanitxek parte hartüko düe. Zerentako nahikünte hori KORRIKAN parte hartzeko ? Alkarteko kide zonbaiten ganat joan gira.

Entzün Joana Hoquy Azia alkarteko kidea : 


Soinüaren telekargatzeko (esküineko klika)

Entzün Laurent Caudine Astobelarra argitaletxeko kidea :


Soinüaren telekargatzeko (esküineko klika)

Entzün Jean-Pierra Accoceberry, Errege Txopitak eta Larraine besta batzordeko gaztea :


Soinüaren telekargatzeko (esküineko klika)

Entzün Hubert Catalogne Xiberoko Gaü  Eskolako erakaslea : 

Soinüaren telekargatzeko (esküineko klika)

"Emazteak eta libürüak" da aurtenko Libürüaren Egüneko geia. Martxoaren 16an goizanko 10tarik aitzina iraganen da Mauleko Jai-Alaian. Iragan urteko arrakasta ikusirik, aurten 71 erakus mahain badate idazle eta argitaletxen artean. Gela handia izatez, güne ezberdinak sortürik dirate : erakusketa eta idazleen günea, eztabadaren xokoa, gei pausa güne bat ere. Gabi Etxebarne date aurtenko egüzama eta beste honenbeste idazleekin agertüko da. Prefosta, eüskarak ere bere leküa badü Libürü Feida hortan. Egün orotan, eztabada irakurketa aurkezpen eta beste izanen da. Xehetarzün güziak Mauleko Herriko-Etxeko web günean edirenen dütützüe. Azkenik, egünaren ürrentzeko antzerki bat izanen da Maule- Baithan gaüko 21.00tan "Chonique d’une maire ordinaire". 

Entzün Béatrice Lahargoue, Mauleko Herriko-Etxeko kültür batzordeko zinegotsia : 


Soinüaren telekargatzeko (esküineko klika)

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan