XÜXENEAN ENTZÜN

Kultura

Claude Labat ikerlaria, erretretan den irakasle ohia, Maulen zen bere libürü berriaren aipatzeko. Bost urtez, sekülako lana egin dü mitologien geien biltzeko eta explikatzeko. Llabür eli baten gisa libürüa izkibatürik bada, horren gibelean txerkatzen dü istoria horien sustraiak. Bere obra ez da izkiribüz baizik beterik, argazki hanitx ere edireiten dira. Kolore hanitx ageri dira eta erakurteko inbera sorarazten dü. Egüberriko opari eder baten ideia !

Entzün Claude Labat ikerlaria : 


Soinüa telekargatü (esküinarekin klikatüz)

Maskaradak hülantzen ari dira eta aurten Gamere-Zihigako herriak dütüela emanen. Lehen maskarada barantaila hatsarrean date Zihigan. Orotarat, 10 elkaldien egitea finkatü düe (Gamere-Zihiga kuntatü gabe) Larrainen, Irurin, Ligin, Atharratzen, Lakarrin, Alozen, Ozazen, Arrokiagan, Urdinarbe eta Barkoxen. Kargüak jadanik eman badira, doi doia hasi dira ikasten Jean-Pierre Recalt eta Jean-Louis Bidabe errejentekin. Beren helbürüa da ahal bezain ontsa egitera eta prefosta plazer hanitxen hartzea Xiberoko plazetan !

Entzün Mathieu Tauzin Gamere-Zihigako gaztea : 


Soinüa telekargatü (esküinarekin klikatuz)

Txapela berriz ere Amets Arzallusentako joan da ! Xilaba Bertsu Txapelgoaren 2012ko finala Baionan iragan da azaroaren 10ean. Sürprisa güttiekin, hirugerren aldikotz irabazi dü Amets Arzallusek. Bigerren, berriz Odei Barroso eta hirugerren Sustrai Colina. Püntü erdien gatik iritsi da bürüz bürükoa Odei, Sustraiek hüilanetik segitzen züelarik. Xilaba honen sürprisa Maddi Sarasuak ekarri dü, püblikoak hanitx süstatü düalarik bere bertsuetan eta laugerren elki da 16 urteko bertsularia. Bere gibelean egon dira Eneritz Zabaleta eta Xumai Murua.

Entzün Xilabako finalan ziren sogile zonbait : 


Entzün Amets Arzallus-en agurrak : 

« Xiberoko Sütondoa » DVDa plazaratüko da laster eta bere izeneko kantaldia eskentüko da dagün abentüaren 2an igantearekin, Donostiako Victoria Eugenia antzokian, Dominika Etxart Larrakiren omenez. DVDan Etxart familiaren aipadü baten üngürüan ETBek egin züan erreportajea argitaratüko dü Elkar argitaletxeak. Kantaldian aldiz, Xiberotarrak, Altzürükütarrak eta Odol Berria Niko Etxarten lehen taldea ariko dira kantan, Donostiako Victor Eugenia antzokian, abentüaren 2an igantearekin arrestiriko 19etan.

Entzün Niko Etxart kantaria : 


Soinüa telekargatü (esküinarekin klikatüz)

XILABA, Xiberoa, Lapurdi eta Baxanafarroako Bertsu Txapelgoaren 2. final-erdia jokatüko da ürrietaren 27an Donajunen. Odei Barroso, Sustrai Colina, Maddi Ane Txoperena, Maddi Sarasua, Egoitz Zelaia eta Ramuntxo Christy ariko dira, Vauban zinema gelan arrestiriko 17etan.

Entzün Ramuntxo Christy bertsulari berria eta Xiberoko Koblaka alkartekoa : 

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan