XÜXENEAN ENTZÜN

Kultura

Apostü berri bat TOKIA Antzerki Konpainiarentako ! Hilabetean behin, antzerki baten ekarteko xedea düe Mauleko Kasernala. Denak amatürrak, frantsesez edo eüskaraz, sartzea jenteen borontatean izanen delarik. Abentüala arte egitaraua osatürik düe, lehena ürrietaren 27ean izanen da gaüko 21.00tan, "Behelaino" antzerkiarekin, Kitzikatzan Battitta4titta Konpainiak eskentürik. Horrez gain, azaroaren 4ean ikastaldi bat eskentüko düe "Dantza eta igitzea", Sophie Dub-ekin.

Entzün Michel Fouchet TOKIA antzerki taldeko ardüradüna : 


Entzün Laida Etxemendi, Kitzikatzan Battitta4titta Konpainiakoa : 

Azaroaren 20an, jentetze ederra bildü da Mauleko Jai-Alaian, Xabier Lete gogoan kantaldiaren entzüteko. Jin denari ez zaio dolütü jitera, kantari güziak honak zirelakoz eta Leteren kantoreen edertarzünak ase beitütü denak. Püblikoan eta kantarietan kausitzen ziren Xiberotar, Baxenafartar, Lapurtar, Gipuzkoar, Bizkaitar ta Nafartarrak. Hots, Eüskaldünak alkartürik ziren eüskal poeta baten entzüteko eta kantatzeko eta Eüskal-Herria bat dela oritarazteko.


Entzün "Xabier Lete gogoan" kantaldian ziren artista eta jente elibat :

Eüskal-Herriko herri nausietan igaranik, “Sortuko dira besteak » kantaldia ikusten ahal date Maulen ürrietaren 20an Mauleko Jai-Alaian. Kantaldi hau Oiarzuneko olerkariaren omenez eginik da, Joxe-Anjel Arbelaitzek builtarazirik, Urdinarbeko Bil Xokoak ta Mauleko Herriko Etxeak antolatürik. Orotarat hamabost kantari badirate, Eñaut Elorrieta, Ken 7ko kantaria, Mikel Urdangarin, Alex Ardui, Gatibuko kantaria, P.P Berçaits, Arantxa Irazusta, Petti, Niko Etxart eta beste sürprisa zonbait. Artista bakotxak bere maneran emanen dü Leteren kantore bat. Xabier Lete berriz gogoalatü nahi düenek, hitzordüa düe ürrietaren 20ko gaüko 9tan, Mauleko Jai-Alaian.

Entzün Pier-Pol Berçaits Kantaria eta jarraikizaleetan dena : 

Ibilbide ederra egin dü libürütegiak 1992ko apirilaren sortzetik egün arte. 2001an handitze lanak izan ziren dizkoteka baten sortzeko eta aurten ziberbazaren zerratzearen ondorioz, 3 ordenagailü ezari dütüe internetekin lotüra baten izateko. Orotarat, urte batez 1200 jente ibilten da erregülarki libürütegian eta 30 000 dokumentü hartürik dira urtean. Bestalde, Eüskal ekoizpenak bere leküa badü. Azken urteetan, Eüskararen Erakunde Püblikoaren lagüntza izanki güne berezi edo egokiago baten sortzeko pentsamentükan ari dira. 10 000€ aintzin kontü bat badüe urtean libürü eta dizken erosteko. Hogei urte horietan ber günean izatez, explikatü deiküe libürü zaharrek interesa galdü düenek elkitzen dütüela berrier leküa üzteko. 20 urteak ontsa ospatzeko, urte ürrentziala arte animazione franko antolatüko dütüe. Horien artean, ürrieta ürrentzean hasiko dena "80 urte Frantses Kantorean mikrofonotik mp3ra".

Entzün Isabelle Gavard Mauleko libürütegiko ardüradüna : 

Khanta Xiberoak, Mendiz Mendi gizon eta emazteen kürra kudeatzen düan alkarteak, 30. urtebürüa ospatüko dü 2013an. Dagün üztailaren 6 eta 7an kantaldi berezia antolatüko dü eta 30 urtez kürran kantatü düen jenteen algarretaratze besta eginen dü. Alkarteak dei bat zabaltzen dü kantari ohi güzier, haiekin harremanetan sartzea orai danik. Beste dei bat ere lüzatzen dü, kantorea maite düen güzier kürran sartzeko. Artean, bi kantaldi eskentüko dütü Mendiz Mendik, ürrietaren 19an gaüko 21etan Mendikotako elizan eta azaroaren 24an Bildozen.

Entzün Félix Laxague Khanta Xiberoa alkarteko kidea : 

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan