Berriak

Herrietako berriak
2010an Xahakoa pastorala Barkoxen
Crédit Agricoleren eskerrak Xiberotar zonbaiter
XIBEROKO BOTZAK WEBGÜNE BERRIA DÜ
Kanbiamenak badirate Xiberoko Botzan
Sü ehaileek süa berriz abiaraziko düe dantza pistan
Ausaz
Kronika

Artxiboen kronika !!
Emankizüna
HOROZKOPA
Artxiboan



Eüskalgintzako alkarteen lagüntzea erabaki dü
Pentsamentükan aritzeko mementoa jin zaio Garindaintarrak alkarteari.
11. Maiatz Taulada antzerki festibla ez bada aroaren aldetik lagüntürik izan
"Mintzaje batek ezin dü bizirik iraün ez bada lotzen lürralde bati eta Eüskal departamentü batek ez dü zentzürik ez bada hegoaldearekin lotürarik egiten", hona zer deion Lionel Dupuy geografoak. Lionel Dupuy geografia erakasle da Paueko Ünibersitatean eta Asto Belarra argitaletxean « Geographies, territoires et paradoxes » deitzen den intseüa argitaratü dü. Lan hortan, besteak beste aztertzen dü Frantziako iraultzaren estratejia lürraldeen zatikatzeko, horietan erabilten ziren mintzajeen desagertarazteko xedez. Ez dü ere konprenitzen, nolaz Frantziak ez düan izenpentü nahi Europako hizkuntz gütitüen hitzarmena, bere araberan mintzaje bat beno haboroen ikasteak izpiritüa zabaltzen beitü eta beste baten ikasteko aisantzia emaiten.
Antoine Abbadia Ürrüxtoiz pastorala idatzeaz gain, Jean-Louis Davant Larrabiltarrak «Antoine d’Abbadie, Abbadiaz» deitzen den libürü bat berriki plazaratü dü. Berrogei bat urtez Abbadiaz bildü xehetarzünak dira hor agertzen. 


