XÜXENEAN ENTZÜN

Kultura

Lehentze, Libürüaren Egüna antolatürik zen Maulen. Jenteen aldetik beti haboro egürikitzen bada ere, jentea huillantü da eta pentsatzeko da ondoko urtetan bere püblikoa atzamanen düala Literatür agerpen berri honek. Eüskarazko libürü eta argitaletxe andana bat bildürik ziren parropiako gelan eta eüskarak behar düan presentzia üken düala, azpimarratzeko da. Mintzaldiek ere, arrakasta üken düe eta antolazaleak botzik agertzen dira. Hots, esperantxa da ondoko urteetan ere, holako xede bat berriz eramanik izanen dela.

Entzün Julie Berzetxek Mauleko hiriko kültür ardüradüna : 


Entzün Lucien Etxezaharreta Maiatz argitaletxeko kidea : 

Entzün Claude Labat ikerlari eta libürü idazlea : 

Entzün Allande Aguergaray Muskildiar idazlea eta Jakintza argitaletxeko kidea : 

Pierre Rousseu Latxikana Xiberotar kantaria omentüko dü Xiberoko Zohardia alkarteak dagün apirilaren 30ean Xiberoa Kantüz festibalean. Horrez gain, alkartearen 40. urtebürüa ospatüko da aurten. Honen kari, dantza eta kantoreen üngürüan, belaunaldi ezbardinetako gizon eta emazteen biribilkatzea asmo dü alkarteak, setemearen 29an Maulen emanen den ikusgarri sorkuntzan. Azkenik, biltzar nausi ürrentzean, gazteen batzorde bat sortürik izan da. Batzorde honen helbürüa da, idei berrien ekartea eta gazte haboroen sararaztea Xiberoko Zohardia alkartean.

Entzün Milou Castan Xiberoko Zohardiko lehendakaria : 

Filma berezia, bortitz, ausarta, historia opilotsü, aktür jokü hona, irudi eijerrak, soinü apaintze honak, holako oharrak entzün dira, martxoaren 10an XORA, Peio Cachenaut-en filmaren lehen hedapenaren elkitzean. Maule-Baitha zine gela bere 250 leküekin ttipiegi baratü da. 50 jente lekürik gabe egon dira eta so egileek apirila ondar artino egürüki beharko düe orai, filmaren ikusteko parada ükeiteko. Zine gela güzietan izateko banatzaile ofizial baten ükeitea beharrezkoa da. XORA filmaren egileek eta builtazaleek esperantxa düe maiatza gabe banatzailea edirenen düela.

Entzün lekükotarzün zonbait filmatik landa : 


Entzün Edu Barriñaga XORA filmaren ekoizlea : 

Entzün Mixel Etxekopar ohar zonbait : 

Entzün Peio Cachenaut filmaren asmazalea : 

Xiberoko lehen libürüaren egüna iraganen da martxoaren 17an neskenegünarekin Maulen. Jean-Louis Davant, lehen edizione honen egüzaitak, Eüskal Literatüran pasealdi bat eskentüko deikü ostiralean 19.00etan Ondarrearen Etxean, ekimenaren estrenatzeko. Biharamenean parropiaren gelan, argitaletxeak, libürü saltegiak, libürü tratülantak, idazleak, erakus-mahainen gibelean izanen dira, beren eskentza edo libürüen erakusteko bai eta püblikoarekin mintzatzeko. Horrez gain, heben gaintiko idazle zonbaitek beren libürü berria presentatüko düe, mintzaldiak ere izanen dira, libürü irakurketak, eta atelierrak. Animazio güziek dohainik dirate eta egitarauaz argitarzün güziak esküalatzen ahal dira Mauleko hiriaren internet günean.

Entzün Julie Bercetche Mauleko hiriko kültür ardüradüna : 


Entzün Etienne Boyer Astobelarra argitaletxeko kidea : 

XORA Peio Cachenaut-en lehen filma lüzea hedatüko da lehentze püblikoaren aitzinean martxoaren 10ean Maule-Baithan. Ixtoriak gei ezbardinak jorratzen dütü, lehen lerroan transmizioa eta ondarrea, kasü hontan arte sorkuntza sailetik ikusirik, baita ere lokarri hersi eta misteriotsü horik sorkuntza eta bürüjabetzaren artean. Azkenik ere, sortzailea eta bere obraren arteko harremanak… Maisü / ikasle harreman horren adierazgarri, Jef Goyhenexpe eta Ttittika Rekalt, bi aktür nausiek harreman ezbardinak dütüe eüskararekin : batak ama hizkuntza dü eta bestea aldiz eüskaldün berria da. Zinemak bere rola düke, transmizio honen lekükotarzüna izanez, pantailan literalki agertüko beita. XORA filma martxoaren 10ean neskenegünarekin gaüko 21etan Maule Baithan.

Entzün Peio Cachenaut Xora filmaren asmazalea : 

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan