XÜXENEAN ENTZÜN

Kultura

Jazzaldiala joan nahi zideia itsas ontziz ?

Mundu orotan famatürik den Donostiako Jazzaldia abiatzen da üztail ürrentze hontan. Itsasotik harat joaitera deizüe proposatzen Battitta Guiresse-ek. Hots belaontzi elkaldi bat egitera, izan harat joan jina egiteko uztailaren 26tik 28ala, edo Donostian berean elkaldi baten egitera proposatzen dü. Interesatüek Webgune hontara joaiten ahal dira Bestalde urte orotan belaontzi elkaldi proposatzen du hilabetean berritan. Battitta Guiresse :

Mauleko bestetaz kontent dira antolazaleak!

Igan ostegunean hasirik, mauleko bestak baziren aste ondar hontan. Ebi jauntsi zonbait izan badira ere , orokorrean ontsa igaran dira. Ikusgarririk ez beita ezetaturik izan eta jenteak hüllantü beitira. Iulen Guiresse-k besten bildüma bat egiten deikü :

Igantean Kukai konpaniaren Topa ikusgarria ikusgai Maulen

Aurtenko Mauleko besten egitarauan, dantzak lekü berezi bat badü, bi talde profesional horra beitira. Bata, neskenegün arratsan, Aukeran konpania horra beita arrestiko 5 orenetan hen azken ikusgarriaren emaiteko. Igantean ere bai Kukai dantza konpaniako azken lana ikusgai date. Topa izenekoa igantean 9 orenetan Mauleko plazan. Hontan Hip-hop, dantza garaikidea eta eüskal dantzak nahasten dütüe. Xehetarzünak bildü dütügü Kukai konpaniako Jon Maia dantzariarekin:

Aurtenko pastoralarentako leküak irabazgai !

Pastorala hüllantzen dela eta, partaidetza bat izenpetü dü alkarteak UCA edo xiberoko salerosleen batarzünarekin. Egündanik goiti, saltegien bitriak : edo pastoral jantziez edo leheneko pastoral afitxetaz apainturik dira. Horrezgain, egün oroz igantez salbü, lekü bat irabazten ahalko da Xiberoko botzan (Astelehen, asteazken eta ostirale oroz) edo Mendililian. (asteharte, ostegün eta neskenegün oroz) 9ak 30tan. UCA-koek dütüe galtoak eginen eta arrapostu hona eman ondotik txartel bat irabazten ahalko da. Partaidetzaz, eta pastoralaz berri zonbait bildü dütügü, Jojo Malharrin süjet ohiarekin :

Aurtenko "Kanta Lextarren" : Larrorry anai arrebak

Urte oroz bezala Mauleko bestetan Lextarreko plazan kantaldi bat antolatzen dü Hebentik alkarteak. Larrory haurrideak hots Maider, Maialen eta Benat hor dirate arratseko 7tarik aitzina. Ondotik dantza jauziak emanik dirate. Prefosta edari ere badate. Xehertarzünak Mixel Etxekoparrekin:

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan