XÜXENEAN ENTZÜN

Kultura

xiberoko zohardiaren biltzar nausia

Xiberoko zohardia alkarteak , bilan oso hona egin dü Oihergiko kuntearen ikusgarriaz! 3 aldiz emanik izan da eta denetan salak bete dira, azken emanaldi bat izanen da Setemearen 28 an Oihergiko trinketean. Bestalde, alkarteak joanarrazten dü dantza eskola 200bat haurrekin, 13 herrietan eta kantari saldoa ere emendatzen ari da gazte zonbaitekin. Ikusgarri hori esker indar berri bat hartzen dü alkarteak eta xedeak badütüe ondoko urteentzat, hala nula dagün urtean, 40 urte eginen dü Etxahun Iruri zentü zela eta apirila 30an omenaldi bat eginen zaio. Xiberoan, ikusgarrientako sala baten beharra badela agertü da biltzar nausian, Xiberoko Zohardiak nahi dü galtegin beste kültür alkarteer xede horren süstengatzea gero denen artean galtoa egiteko Euskal Alkargoari. Michel Castan:

Eia, Xiberoots taldearen kantore berria entzüngei.

Xiberoots taldeak « Eia » kantore eta bideo klip berria plazaratü dü berriki. Kantorea Xiberoko Basabürüko ikastolaren 40. Urte bürüaren karietara egin dü, eta ikastolako haurren parte hartzearekin egin da. Grabaketa Oihan Oliarj-ek egin dü eta bideoa Pette Etxebarriak. Bideoak jadanik lau mila behakoa izan dütü You Tuben .. Xiberoots taldearen dagün kontzertüa, setemearen 8an dateke, Bermeon, Huntzaz eta Japoniako Tex and the sun flower seed ska talde famatüarekin. Xiberoots taldea :

Atarratzeko dantza eskola 130 urte.

Atarratzeko dantza eskolak ehün eta hogei eta hamargerren urte bürüa ospatüko dü aste ondar hontan. Erran behar da ere Eüskal Herriko dantza eskola zaharrenetarik dela. Ospakizün horren karietara, sei generazione edo belaunaldietako dantzariek parte hartüko düe, bakotxak dantza baten emaitez. Elgoyhen, Errecaret, Laborde Solanille edo Arancet, dantzari familia andana bat eskola hortarik iragan dira. Igande 11.30etan Atarratzeko eta Otsagiko dantzariek karrikaren üngürüan eginen düe. Gero plazann Jean Michel Bedaxagar-en txülülaren lagüntzarekin beren ürratsak emanen dütüe. Pette Baque :


Joimo Arantzet :

Beñat Laborde :
2. Poteo Gastronomiloa Baionan iraganen da.

Lucas Ferreira, Mauleko Euskalduna jatetxeko sükaldaria haütatürik izan da, Baionan, setemearen 8an iraganen den Poteo Gaztronomikoan parte hartzeko. Euskal Herriko beste hama hiru sukaldariekin, biazka, antolatzaileek haütatü düen atuna, gazna edo artixot bezalako ekoizpenekin pintxo bat prestatü beharko dü. Orotara gazitürik bost pintxo eta bi sükratürik jaten ahalko dütüe egükirik diren zortzi ehün jenteek, Baionako zezen plazan, goizeko 11etarik harat. Ostatüz ostatü ebilten ahal den bezala, sükaltarien mahainetik ebilten ahalko da pintxoen jastatzeko. Leküak oraidanik etxekitzen ahal dira Baionako turisma bülegoan. Peio Abeberri antolatzailea :


Lucas Ferreira, Parisen sortürik da, düala 24 urte. Donibane Garazi eta Miarritzeko hostalaritza eskoletarik iragan da. Parisen Julien Duboué xefarentzat lan egin dü, eta Donibane Lohitzünen Kaïku jatetxean. Orai Mauleko Euskalduna jatxetxean, sükaldearen ardüra dü. Sükalte fina eta landüa egiten dü, leküko ekoizpeneri lehentarzüna emanez. Lucas Perreira :
Aurtenko Atarratzeko besten programa salatürik izan da

Aurtenko Atarratzeko besten programa salatürik izan da !! Aurten indar berezi bat eman nahi da familien aktibitatentako, hala nola indar joküak edo haurren aktibitateak emendatü diren Usatü bezala, gazna feidarekin partitüko dira bestak ostegünarekin eta igandean ürrentUko süzko zezenarekin Aste ondar hontan ere proposatzen düen hitz ordü presentatü dü auzapezak, uhaitz bazterrean faida ttipi bat plantatzen beita. Arnaud Etchebarne Ajia:


Arnaud Villeneuve:

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan