XÜXENEAN ENTZÜN

Kultura

Bi dantza ikusgarri eskeintzen dütü Dantzabideak neskenegünean

Urte ondarreko ikusgarria eskeiniko dü Dantza Bideak dantza eskolak neskenegün hontan Maule Baithan. Ttipi ala handi 150 dantzari biltzen dü dantza eskolak, dantza klasikoa, modern-jazz edo dantza garaikidearen ikasteko kurtsoak eskeintzen dütü. Urtean kurtsean ikasitakoa baliatüko düe ikasleek, taularatüko dütüen sorkuntzetan. Bi emanaldi proposatürik zaizkü neskenegünean, arramaiatzaren 16a hontan, arrestiriko 17.30etan « Récréa Danse » izeneko ikusgarria presentatüko düe haurrek eta gaüan 20.30etan « Entre Temps » ikusgarria emanen düe gazteek eta gehitüek. Sartzea dohainik. Xehetarzünak alkarteko Sarah eta Jessica-rekin :

Aitzina pika libürüa argitaratzen dü Sü Azia alkarteak

Jean Michel Bedaxagarrek idatzi dü beste zonbaiten lagüntzarekin. 30 musikalari eta 250 dantzarien biografiak, argazkiak eta aipaldi zonbait edireiten ahal dira hortan. Denak 19 eta 20.mende hatsarrean jauntsi direnak. Libürüa arramaiatz erditsütan elkiko da, müsikaren bestaren üngürüan. Hortako aste orotan hainbat animazione antolatüko dütüe xiberoan gainti. Jean Michel Bedaxagar :

Pastoralak ere Xiberotik kanpo emaiten dira!

Gerezien denbora, Etxalarreko Karmen eta Katalina de Erauso ondotik, hiriburuko herriak dü pastoral bat emanen igante hontan : Andere Serora izenekoa. Etxalarko Karmen eta Katalina de Erauso-n bezala, Pantxika Urruty düe errejent bezala üken. Pastoralean Hiriburu eta ondoko herrietako 130 aktur direlarik agertzen. Süjeta, Andere Serrora pertsona fiktiboa da eta bere bizia da kontatuko mendez mende, Hiriburun agitutakoen kontatzeko. Hitz ordüa Igante hontan, 10 etarik goiti meza, ondotik karrika üngürüa. Bazkaria egüerditan eta pastorala arrestiko 3ak30tan izanen da. Pantxika Urruty errejenta :

Libürü berri batekin horra da Astobelarra

Astobelarra argitaletxeak liburu berri bat argitaratü du ; Constance Dufort-en « Les chemins d’hermès » izeneko eleberria. Bere lehen eleberria da, nahiz eta jadanik hainbat libürü idatzi. Hatsarrean bere haurrentako idatzirik bazüen, arrakasta zuen ikustez ; oroek hortaz gozatzeko parada badükegü. Trilogia baten lehen libürüa da. Gazte baten obilbidea kontatzen dü, nun lan mundüan abiatzeaz gain, delibero edo bide desbardinen arteko haütüa egin beharko düen. Fite eta goxoki irakurten den liburua bada ; halere 430 bat orrialde dütü. Xibero Bio-n izenpetzeko hor date neskenegün goiz hontan 10etarik egüerditara. Hartaz gain, Thomas Ponté hor date, harek ere “c’est occupé” libürüa elki berri beitü. Constance Dufort eta Etienne Boyer :

Ebiaz gain oro ontsa igaran da Mauleko Maiatza tauladan festibalarentako

Denbora txarrak kaltetü badü ere Mauleko maiatza tauladan, bilan baikorra eginik izan da antolazaleen partetik. Ebiaren gatik neskenegün gaüa Jai Alaian iragan da. Haatik, Ostiralean 400 bat jente hüllantü da Maule gaineko gaüaldira eta hor ateriak etxeki dü. Bestalde azpimarratürik izan da profesionaletaz gain amatür hanitxek parte hartu düela, izan eskola ala beste ; Sos apürtzeak ere bere ondoramena beitü eskeintzetan. Ageriko dagün urteak zer ekarriko düen. Beatrice Lahargoue :

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan