XÜXENEAN ENTZÜN

Kultura

Pastorala pettarian Xiberoko jauna elkartearekin

Xiberoko jauna alkartea azkarki haunditu da. Elkarte honek Xiberoko pettarreko hainbat herri biltzen ditu, eta 2020ean pastorala emanen du. Aurten maskarada emanik, hortan parte hartu duten 10bat gaztek pastoralaren prestakuntzan parte hartu gei dute. Hortarako fiteska lotu beharko dute lanari. Biltzar nagusiaren bilana egiten dauku elkarteko Margo Faury-k :

Konpany Beritzak dantzari berriak txerkatzen dütü

« Bakuna show » bezalako bigerren ikusgarri bat sortü nahi da « üda batez » deitüko dena. Hartakoz, egünaldi bat antolatzen düe setemearen 2an Maule Baithan, dantzari berrielibaten txerkatzeko. Egün hartan, xiberoko dantzan bakotxak bere trebetarzüna erakusiko dü, ondotik ,Markez dantza arduradunak mustraka bat eramanen dü. Ürrentzeko, 20bat dantzari haütatüko dütüe « üda batez » ikusgarrian prestatzeko, urte batez.. Johane Etchebestek xehetarzünak emaiten deizkü :

"Les guérisseuses" ikusgarriaren bigerren emanaldia gaur

Mauleko gazteluaren adixkideek, Les guériseuses edo sendozaileak , antzerkia emanen due astearte hontan agorrila 8 an mauleko gazteluan. Jacques de Bela mauletarraren idatz lanetik abiatu da xedea ; 16.mente urhentzean 2 emazte akusaturik izan ziren sorginkerian ari zirela eta gei hontaz izkiribaturik izan da antzerkia. Ikusgarrian dantzak eta kantoreak ere emanen dira eta Mauleko gazteluaren 20 bat lagunek parte hartzen due . Mezu azkar bat bada antzerkian,alkar bizitza eta omenaldi bat da ere 16 gerren menteko emazte horier . Les guériseuses Antzerkia uztaila 22 eta agorrila 8 an Mauleko gazteluan arratseko 9 etan, gunearen gozatzeko , gaualadia abiatuko da 7 etarik goiti ! Béatrice Lahargoue:

Dantz'haka Barkoxen azkena

Arrakasta ejerra bildü dü barkoxtarren dantz’haka ikusgarriak. Kantore, dantza, antzerki eta bideoz osatürik zen ikusgarria. So egile, arizale eta müsikalarien oharrak bildü dütügü. Dantz’hakaren dagun hitzordüa : azaroaren 11an, Garazin. dantz'haka ikusgarria:


Jean Charles Sans:

kant'haka:
Joanikot bigerrena bena agian ez azkena!!

Joanikot pastoralaren bigerren emanaldiak ere arrakasta ejerra bildü dü. Hiru mila bat ziren atzo arrestitan honen gozatzeko. So egileen oharrak bai eta Jean Pierra Recalt edo orano Johane Saraillet presidentari gure mikroa lüzatü dügü: oharrak:


Jean Pierre Recalt:

Johaen Saraillet:

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan