XÜXENEAN ENTZÜN

Kultura

Gauguinen biziaz filma bat ostegün arrats hontan

Arrats hontan, setemeraren 28an, 9 orenetarik goiti, zine-eztabada bat antolatürik da Maule Baitha zinetegian. « Gaugin, voyage de Tahiti » izena dü filmak. Paul Gaugin 19.menteko margolari famatüaren bizi ürrentzea aipatürik da, Vincent Cassel delarik aktür nausia. Arte moderno edo garaikidearen aita gisa ikusirik da Gaugin. Frantziatik Polinesiara joan zen, industrializazionearen kalteer ezkapatzeko. Hots lehenagoko denboretako bizitze mota batez gozatzeko. Gaüaldia Art Bizik antolatzen dü, eta animazale gisa jinen da Thomas Le Cœur arte erakaslea:

Hur Xenda ikusgarria ikusteko azken parada!

Muskildiarren Hur Xenda ikusgarria arra-emanik date ürrietaren 7an, hots dagün neskenegünean, Mauleko Jai Alaian. Sonüegile eta teknikalarietaz gain, ikusgarrian kanbio ttipi elibat badirate, bena orokorrean ikusgarria ber gisako baratüko da. Ikusgarria, arratseko 9 orenetan hasiko da, 8etarik aitzina pastetx eta edateko badatekealarik. Leküak biltzen ahal dira Xibero Bio salgünean , Urdiñarbeko Chistera ostatüan eta Helloasso webgunean Xabi Elgart eramailea eta arizalea :

Karmen Etxalarkoa pastorala ikusgei aste ondar hontan!

Prosper Meriméek idatzi züan ‘Carmen’ nobelatik hartürik, “Karmen Etxalarkoa” pastorala eskentüko düe Etxalarren (Nafarroa) astebürü hontan. Düala urte bat Etxalarreko herritar haboroenek ez bazakien zer zen ere pastoral bat, urte oso batez lan eginik aste ondar hontarako prest dira. Orotara, 90 arizale badirate, 250 herritarrek xüxenka ala zeiharka parte hartzen düelarik. Gerardo Munguiak idatzi dü pastorala eta Pantxika Urruty izan da errejenta. Pastorala berritan emanen düe, neskenegün hontan 15:30etan eta biharamenean ber tenorean. Xehetarzünak Jone Vizente komunikazione ardüradünarekin:

Raren ahozkatzeko manerak jenteak hüllantarazi dütü

Xiberotarrak « R » hizkiaren ahozkatzean ezagützen dütüan kanbiamenetaz ikerlan bat eraman du Xantiana Etxebestek. « Xiberotar dardakariaren bariazione fonetikoa » izena düan tesia presentatü dü Mauleko Herriko Etxean 50 bat xiberotarren aitzinean. Azken hamarkadetan kanbiamenak izan dira eta adinekoek baizik ez düe ahozkatzen « R » hizkia manera berezi hortan, 40 urtez petikoek frantses maneran erraiten düelarik. Interesa piztü dü geiak eta ikusmolde desbardinak agertü dira eztabadan, alde batetik behar dela etxiki, bena bestetik lehentarzüna eüskararen ikasteari ezarri behar dela ! Xantiana Etxebest :


Hainbat jakilegoa : Battittu Coyos :

Asisko Urmeneta :

Jüje Etxebarne :

Edurne Sallaberenborde :
Baküna Show 2 edo Üda batez ikusgarria plantatzeko bidean!

Orotara, 40 dantzari presentatü dira Konpany Beritzaren dagün ikusgarrian parte hartzeko xedez. https://www.xiberokobotza.org/administratzaile/kanbiatu-artikulua/218 « Uda batez » Bakuna Showen jarraikia prestatzen ari da. Hala, 40 bat xiberotar dantzari jüntatü dira Maule Baithan, Fabio Lopez koregrafaren begien aitzinean igaiteko. Joana Etxart idazlea, Ddiddue eta Joana Etxeberri arropa egileak edo orano Johane Etchebest xedearen builtarazlea Konpany Beritzaren lagüntzarekin hor ziren ere eta entzünaldi zonbait igaranarazi dütüe. Xiberotar dantza, inprobizazione edo asmakizün, koregrafia.. oroetarik eginarazik izan zaie beren trebetarzünaren ikusteko. Azkenean, 18 baizik ez dira hartürik izan. Xehetarzünak Johañe Etxebestekin:

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan