XÜXENEAN ENTZÜN

Kultura

Zinkala jente andana hüllantü da Mauleko besta püntüan

Ostegünetik hasirik, ontsa ürrentü dira Mauleko bestak. Mauleko ostatüak güti badira, orano gütiago dira animazione zerbait antolatzen düenak. Horietan bada Zinka ostatüa, alkarte batek joanarazten düana. Urtez-urte bere fama handitüz joaiten da, kantore, bertso , kontzertü , zikiro eta dantzatzeko paradak eskentzez. Ximun Uthurralt han günüan eta erreportaje ejer bat egin deikü:

Arzallus, Christy eta Murua bihar bertsotan ariko dira Maulen!

Urte oroz bezala, Herrira-k bertso bazkari bat antolatzen düe üztailaren 14arekin. Amets Arzallus, Ramuntxo Christy eta Xumai Murua jinen dira poteo eta bazkariaren alageratzen. Azken urteetan bezala, hitzordua 12tan date Mauleko kürütxe xurian. Hortik ostatüz ostatü joanen dira bakotxan bertsolariak libroki ariko direlarik.Trikilari ta beste müsikalariak ere hor dirate giro berotzeko. 13etarik goiti bertso bazkaria hasiko da Zinka ostatüan. Hor Xan Alkat eta Joanes Etxebarriak huntü dütüen gaien üngürüan ariko dira bertsolariak, bena behazaleek ere beren gaiaren proposatzeko parada dükie. Hitzordua ostiralean, mauleko kurutxe xurian 12tan, bertso poteoarendako edo 13etan Zinka ostatuan bertso bazkariarentako; horrentako izena eman: 06.81.63.11.45ra deituz. Xehetarzünak oro Joanes Etxebarriarekin :

Zinka bestentako prest

Nahiz eta azken urteetan arrakasta üken düan, Zinka arraberritürik horra da Mauleko bestentako. Gela, sükaltea eta lantaldea arraberritürik izan beitira. Hortaz gain, egitarau aberatsa eskentüren düe ostegün, ostirale eta neskenegünean. Jakitekoa da sartzea beti kitorik dela, eta goizanko 5 orenetan zerratüko düela. Ostegünean: Xiberoots, eta Little Martin selektah taldeak. Ostiralean: bertso bazkaria, Amets Arzallus, Ramuntxo Krizti eta Xumai Murua bertsolariekin. Gaüaz, 10etarik aitzina, Zezenaren taldea, Eztanda eta DJ Flop Neskenegünean: Zikiroa arratseko 8 orenetarik aitzina, 10 eurotan; gero, Underzüt eta Pampa taldeak. Xehetarzünak Jon Fouchet-rekin :

Hebentik alkarteak ere egitarau berezi bat badü!

Orai dela 7 urte hasirik, aurten ere, Hebentik kültür üztargoak bere eskentza berezia eginen dü Mauleko bestetan. Bertsoak, kantak eta dantza dirateko aurtenkoan. Bertsolaritza dela eta Ramutxo Krizti eta Xumai Murua dira agertüko taulen gainiala. Kantariak aldiz Baxe Nafartarrak dirate, Xendarineko ahizpekin. Dantza dela eta, Xiberoan kantatzen diren jauziak dira proposatürik TTBB taldearen bidez. Üztailaren 14ko hitzordüa emanik, Maule-Lextarreko plazan , arratseko 8 etarik goiti…Talo eta edari ere badirateke… Mixel Etxekopar :

Dantz'haka ikusgarriak arrakasta ejerra bildü dü!

Barkoxen, Dantz’haka ikusgarriaren lehen emanaldia 800 bat jenteek ikusi düe eta xoratürik elki dira, 50 gazteek eman düen ikusgarriaz. Dantza, kirola, kantorea, antzerkia eta bideoaren bidez, Eüskal Herriko historiaren hiru zati eman dira: Orreagako güdüka, Matalazen historia eta Gernikaren bonbardatzea. Patrick Queheillek asmatü dü ikuskizüna oro eta helbürüa züan kirolan ari direnak kültürala ekartea eta Eüskal Herriko historiaren ezagütaraztea. Arren, 8 hilabetez, 30 potiko eta 20 neskatilak lan egin düe eta emaitza izigarri hona izan da. Dantz’hakaren bigerren emanaldi bat badate, agorrilaren 4an, ostirale arratsez Barkoxen. Lekükotarzün bat eta ikusgarriaren zati zonbait entzüngei heben :


Patrick Queheille "Kanpo" :

Aurreskua :

Dolü gabe :

Eüskal Herrian gü gaude nausi :

Jeik hadi Euskadi :

Libro etxen :

Matalazen hiltzea :

Kant'haka :

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan