XÜXENEAN ENTZÜN

Kultura

Dantza Bideak alkarteak, Zelür ikusgarria emanen dü neskenegünean Maulen.

Mauleko Dantza bideak dantza eskolak beren urte ürrentzeko ikusgarria emaiten dü neskenegün hontan. “Entre ciel et terre-Zelür” deitzen da ikusgarria. Maddi izeneko ikasle gaztea ametsetan ari da, eta mündü osoan gainti bidajatzen dü, dantzaren bidez. Ikusgarrian, adin orotako ehün bat ikasle, 4 urtetatik 60 urte artino, parte hartzen dü . Dantza garaikidea, Xiberoko ohizko dantza edo klasikoa üztartürik dirate. Ikusgarria, neskenegün hontan Maule Baitha zinegelan, arrestiko 17.00-etan baita ere gaüko 21.00-etan emanik date. Sartzea zortzi eurotan da, dohainik hamasei urte petik düenentzat. Leküa aintzinetik hartzen ahal da Xibero Bio saltegian Maulen. Jessica Alemany dantza erakaslea :

Niko-rekin berehün gazte kantan Barkoxen.

Niko Etxartekin haurrak kantüz izeneko kantaldia badate neskenegün hontan Barkoxen. Baxenafarroako kolegio püblikoetako eta Seaskako Larzabale eta Kanboko kolejioetako berehün haurrek parte hartüko düe kantaldian. Niko Etxarten hamasei kantore emanik dirate. Ber kantaldia, düala bi aste jadanik eman düe Nafarroako Lizarran eta ostiral hontan Donibane Garazin ere emanen düe. Kantaldia 21:00-etan date, bena 19:30-etarik goiti Amiküze eta Xiberoko trikitilari gazteek, bazterrak elegeratüko dütüe, jateko eta edateko ere badateke. Niko Etxart :

Urdiñarbeko Müsikaren Egüna busti bezain aberatsa !

28. Müsikaren egüna iragan da aste ondarrean Urdinarben. Denborak ez balin badü laguntü, bereziki igantean, hala izanik ere jentea saldoan jin da. Ostiraletik egitarau aberatsa bazen, «The basques of santazi» filmarekin, Urdiñarbeko Xistera ostatüko sala jentez beterik zen eta jenteak hunkirik izan dira filmaz. Neskenegünean, Txista izena hartü düan Xiberoko dantza lehiakak sekülako arrakasta üken dü. Zortzi talde izan dira lehiakan eta Ezpeizeko taldeak eraman dü lehiaka. Dantzarekin beti, igantean Kauter Balet emanaldi berria ikusi da, dantza eta maskadetako Kauter-en arteko nahasketa bat delarik. Igante arrestiko konzertoak barnen egin behar izan dira eta denboraren gatik ez da üsatü jentezionea agertü. Dominika Jauregi antolatzailea :

Ezpeizeko dantza taldea, Xista lehen lehiakaren irabazle.

Dantza, ohorrean zen iragan aste ondarrean Müsikaren Egünean Urdiñarben. Txista izena hartü düan xiberoko dantza lehen lehiaka sekülako arrakasta üken dü. Zortzi talde izan dira lehian eta Ezpeizeko taldeak eraman dü lehiaka. Igantean aldiz, Kauter Balet emanaldi berria ikusi ahal izan dira. Dantza emanaldi hortan, dantza eta maskadetako kauter-en arteko nahasketaren bidez, xiberoko dantzak arramoldatürik dira. Xista lehiakaren bilana Otxanda Queheille :


Peio Bedekarratz Urdiñarbeko dantzaria :

Kauter Balet emanaldiaz Johañe Etxebest :
Xiberoko kantore ezagünenak eta oraiko müsika üztartüko dira neskenegün gaüan Urdinarben.

Bada 2 urte Oihan Oliarj-Inesek diska baten hontzen ari dela. Lan hortan, maite dütüan pasta hanitx botitü dütü: Rock/Jazz/Saoul müsika estiloak eta xiberotar kantoreak. Kantariak ere xiberotarrak dira: Niko Etxart, Maddi Oihenart, Mixel eta Maika Etxekopar, Larrori anai-arrebak, Arño Bidalun, Etxegoien ahizpak eta Lucien Larraus ‘Jora'. Jakitez kantari eta müsikalariak jüntatzea izigarri neke dela, kontzertü hori, agian, lehena eta azkena date. Müsikaren Egünean, hots neskenegün gaü hontan, 9 orenetan Urdiñarben agitzekoa da. Argitalatzeko egünik ez bada xedatürik ere, kontzertü honen diska bat grabatüko da salgeietan ezarriko, "Oihaneko Zühainetan" izenarekin. Oihan Oliarj-Ines müsika hontzalea::

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan