XÜXENEAN ENTZÜN

Kultura

Aguirre gerlanIgantean Muskildin "Telesforo ez da Bogart" izeneko antzerkia emanik date Sohütako Eperra ikastolak antolatürik. Iduzkilore Lapurdiko taldearen 3.antzerkia da hau. Igaran abentüan estrenatürik, 12. aldikoz antzeztüko düe. Xabier Mendigurenek züan idatzi eta lan horrentako saristatürik izan zen. Istoriak hiru oinarri dütü: Telesforo Monzonen ihesaldi bat, Casablanca filma eta antzerki talde baten barne karramailak. Müsika ere bada, piano eta esküsoinüekin. Istorio eder, eta erri egingarri hau 10 antzezlek emaiten düe. Igantean, maiatzaren 7a, ikusgei dateke, arren, arratseko 07:30etan, Muskildiko Pusunpesenean.
Bernadette Luro antzerkilaria :

Maulen izan zelarik dantzari ttikiUrte oroz Dantzari Ttiki izeneko egünaldia antolatzen dü Iparraldeko Dantzarien Biltzarrak. Astelehen hontan, maiatzaren 8a, iraganen da aurtenkoa Atharratzen. Goizan, Xiberoko herri desbardinetan 200 bat haur ariko dira dantzan: Irurin, Ligin, Altzain, Zalgizen, Atarratzen eta Urdinarben 10:30etarik goiti. Arrestiritan, karrika üngürü bat eginen düe Atharratzen, ühaitz bazterretik arrabotüala artino. Eta ikusgarri nausia emanen düe arrestiriko 3 orenetarik goiti. Sartzea 5 eurotan dateke. Egünaldi hortan, Hendaiarik Eskiula arteko dantzariak izanen dira, 7 urtetakoetarik 12 urtetakoetara. Xehetarzünak oro antolazaletarik den Johane Etxebestekin:



Eüskarazko jokü gaüaldi bat antolatürik date ostirale arrats hontan (2017 04 21) Urdiñarbeko ostatüan. Oporrak edo bakantzak beitira, Gaü Eskolako ikasleek ez düe kurtsorik, eta zonbaitek, arte hortan, ez düe eüskaraz mintzatzeko paradarik. Hütsüne horren betatzeko, mintzamena aküilatzen düen 4 jokü proposatürik dirate. Hots, eüskaraz elestatzeko parada, imur honean, eta inganatzez ber denboran. Hitzordüa arratseko 7etarik goiti. Pintxoak badirate ere jateko.
Maritxu Lacarrieu Eüskara teknikalaria :



Erakaspen andana bat ekarri düe aurtenko Pettarreko maskaradek. Lehenik 6 herri desbardinetarik jin gazteak alkartü direla, eta haboxeener, Xiberoko lürraldearen ezagützeko parada eman deiela. Horrez gain,  hanitxentako arrotz zen eüskal kültürako adar batetan parte hartzeko parada ere eman deie… Beste erakaspen kontüzkoa da, eüskara galdürik zen Pettarreko lürraldean, Ikastolarik gabe ez zela maskaradarik eginen. Ezi, beltzeriako kargüdün güziak ikastolan izan diren gazteek dütüe bete. Hori esker, eüskara ez dakienen artean kontzientzia piztü dela agertü da. Ürrats horik oro ez dira hortan baratüko, zeren eta 2020. urtealako pastoral baten egiteko gogoan beitira… Maskaradak direla-eta, azken emanaldi bat baratzen zaie, Gipuzkoan, gazte gehienentzat hegoaldearen ezagützeko parada izanen delarik…
Armand Elgoyhen lagüntzalea :


Buhame eta xorrotx bat :

Bilbo aldeko bi ikusle :

Maskadakari ohi bat :


Sakatrapu antzerkia jinarazten dü Muskildi Bizi alkarteak neskenegün hontan (2017.04.22). Herriaren biziaratzeko gogoarekin, üsü bezala animazione badate Muskildiko Pusunpesenean. Pantzo Irigarayek ezkiribatü düan « Sakatrapu » arraileriazko antzerkia emanen düe seigerren aldikoz Irissariko gazteek, lehentze haatik Xiberoan. Antzerki hontan, gazte denboran zinez errabiarazirik izan den haur batek (« sakatrapu »  izengoitikoa bildurik) bere « lagün » ohiak kümitatzen dütü. Hor da parada, sakatrapu honentako bere mendeküaren antolatzeko…
Xehetarzünak alkarteko Popol Boscq-rekin :

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan