XÜXENEAN ENTZÜN

Kultura

Sud Ouest eko argazkiaEüskaraz, « r »-ren ahozkatzeko manera kanbiatü da azken hamarkadetan. Ondoramen hori da Xantiana Etxebestek lantzen düana eskolatze ikerkan edo tesian. Haren fakültateko tesiaren helbürüa zen ohartzea « r » horren, ahozkatzeko manera nola kanbiatü zen. Ohartü da orotarat R-aren ahozkatzeko 9 manera bazirela. Bi nagusiak direlarik eüskarazko manera, adinekoek egiten düena, eta 40 urteren peko haboroxeenek ahozkatzen duen frantsesezko manera.
Xantiana Etxebest :

Maule-Lextarreko antzerki jeialdia15. aldikoz iraganen da maitzaren 18,19 eta 20an. Arren, 3 egunez, karrika antzerkia, zirka, dantza eta müsika nausi dirate Mauleko güne desbardinetan. Jeialdiaren helbürüetan da ere eskolen parte hartzea eta, gisa horrez, antzerkialdia abiatüko da San Frantses kolegioko ikasleen antzerki batekin. Aurtenko antolaldia 15. izanez, lehentarzüna dantzari emanik izanen da eta ikusgarri haboroxeenak kitorik izanen dira. Hitzordü zonbaiten aipatzeko: ostegün arratsean (18a) Atte hil aurretik eüskarazko antzerkia Mauleko Kasernan, 20:30 etan ; ostirale arratsean, Dantza klas, Xiberoko lizeoko ikasleen ikusgarria. Xehetarzünak Beatrice Lahargou zinegotxiarekin:



Ezpeizen igaran zen düala bi urteMaiatzaren 20an, Xiberoko Gaü Eskolak üsatü Tüpinakoa antolatzen dü Urdinarben. Urtoroz bezala axurkia date adelatzeko. Aragia Gaü Eskolak emaiten badü, arrestakoa oro parte harzaleek düe ekarri behar, bai adelageiak bai eta ere kozinatzeko tresnak ere. Goizanko 9 orenetarik 12:00ak arte egiten ahal dirateke adelatzeak. Tzüntzür bustitze, eta apairüarekin jarraikiko da.  Arrestiritan, haurren eta gehitüendako joküak badirate, eüskaraz prefosta. Tüpinakoaren lehian parte hartzeko izenak maiatzaren 17a beno lehen eman behar dira. Bestalde, lehiakan parte hartzen ez bada ere, bazkaltzera jiten ahal da, bai eta ere joküetan aritzera ere. 05 59 19 18 44 telefoneala deit izenaren emaiteko.
Xehetarzünak Xantiana Etxebest eta Patxi Patalagoiti Gaü Eskolako langileekin :

Elizako bi langileak Dominique Uthurralt aüzapezarekinXII. menteko elizaren hobeki baliatzeko xedean, Ospitalepeko herriak, ikusgarri berri bat aurkeztü dü. Elizaren historia 20 minütaz kontaturik da, teknologia berriak baliatzez eta erakinaren aberastarzünak agerraraziz. Eliza hau, 80 bizizale düan herriaren izarra da eta urtean 30 000 bisitazaleekin arrakasta handia dü ! Dona Jakoberako bidean izanez, pausada bat bada ere herrian eta 700 bat ebilzale aterbetzen dütü urtean.  Arren, ikusgarri honek builta berri bat eman behar lüke, bi langile ere badirelarik jenteer batzarri egiteko. Ikusgarria egünean 3 aldiz emanen da hebentik aitzina ürrieta ondarreala artino. Animazione desbardinak antolatüko dira ere üda hontan, hala nola üztailaren 8an marrazki txapelgoa bat.
Xehetarzünak, horko langilea den Alexandra Larralderekin: 



Lapurdi, Baxenabarre eta Xiberoko 38 dantza taldeetako 900 dantzari gazte bildü dira atzo Atarratzen Dantzari Txikiren ospatzeko. Goizetik hüllantü dira eta Xiberoko herri desbardinetan barreiatü alkar ezagützen egiteko eta animazione zerbaiten ekarteko herri ttipietan. Arrestiritan, aldiz, erran bezala 900 ziren Atarratzeko pelota plazan, so egile hanitxen aitzinean dantzan aritzeko. Denbora ederra lagün, ikusgarri koloretsüa eskentü düe. Dantza talde bakoitxak ikasia erakutsi ahal izan dü:
Johañe Etxebest Iparraldeko Dantzarien Biltzarreko langilea :


Haur zonbaiten lekükotarzünak :

Dantza erakasle zonbaiten lekükotarzünak ere bildü dütügü :

Müsika zonbait :

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan