XÜXENEAN ENTZÜN

Kultura

Mauleko Pitzgarri alkarteko gazteek kantaldi bat antolatzen düe martxoaren 31an, Atarratzen. Kantaldia bidaje baten pakatzeko baliatüko düe, üztailan Korsikarat joan gei beitüe. Kantaldi hortara kümitatü dütüe : Sohütarrak, Ainerak, Oilarrak, Bedatse liliak, Xiberotarrak taldeak, Jean Pitreau pastoralan erauntsi züen Kattin eta Mari Urruty nola ere Mathilde Baque eta Johañe Etchebarne , Serge Gabaston, Patricia Heguiaphal eta Graxiana Castillon ; Maguy Mirande eta Petti Etchegoyen. Pastetxak eta edariak badirate ere. Atarratzeko eliza berotüan dateke gaur berean (2017.03.31an) 20.30tarik goiti. Sartzearentako, nahi düanak nahi düana emanen dü.
Kantaldi horren berri eman deiküe Pitzgarri alkarteko Xaxik eta Maiderrek :

Donostia antzerki saria üken düan « Francoren bilobari gutuna » antzerkia emanik date neskenegün gaüan Maule-Baitha zinegelan. Antzerkian Francok eta frankismak Eüskal Herrian eragin dütüan kalteak agertzen dira. Arrakasta handia bildürik han-hor, Iparraldeko azken emanaldia dükee hau. Hori Korrika kültüralaren barne antolatürik da. Azpimarratzekoa da antzerkilariak aspaldian borrokan ari direla beren antzerkia Xiberoan emaiteko. Hitzordüa arratseko 7orenetan Maule-Baitha zinegelan.
Xehetarzünak Manex Fuchs antzerkilariarekila :

Gogo osagarria eta lanaz plantatü den aste bereziaren azken gaüaldia iraganen da gaur (2017/03/30an) Maule-Lextarren, filma eta eztabadaka batekin. Gogo osagarri arrenkürek ondorioak badütüe lanean bai eta ere egün oroztako bizian ere. Familien gain izatez, traba hanitx badira. Ezagütürik da ere, lanaren galtzeak eta lan gabezian agitzeak emendatzen düala gogoz gaixki izatea. Gei hontaz mintzo den “Corporate” filma hedatürik date Maule-Baitha zinegelan, ostegun hontan 8.30. Ondotik eztabadaka badate lema honekin : “gogo arrenkürak dütüenentako zoin dira lanealako ikuspegiak ? ”.
Leonie Agergarai :

Eüskararen eta eüskal kültüraren alte egin ekarpenengatik, Eusko Ikaskuntzak 2016. urteko Manuel Lekuona saria Jean Louis Davanti eman deio. Ürrüstoiko herritarren gela bete betea zen, hüllanekoetaz gain Eüskal Herriko zazpi herrialdeetatik jina baitzen jendea. Jean-Louis Davantek, 82 urtetan bere ekarpena ez dü orano agortürik, berriki beste bi libürü argitaratü beitütü, eüskarazkoa "Frantzia eta nazioa" izenbürüa gisa düalarik.
Inaki Dorronsoro, Eusko Ikaskuntzako bürüa :


Jean-Louis Davant :

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan