XÜXENEAN ENTZÜN

Kultura

Christophe de Prada-ren argazki batÜda hontako pastorala Altzai eta Lakarrik düe emanen. Nafarroako erresumaren desjabetzea aipatürik datekealarik, Joanikot kapitainaren historiarekin. Joana Etxartek dü idatzi pastorala eta Jean-Pierre Récaltek dü errejengoa segürtatüko, kantoreak, aldiz, Jean Louis Aramburuk moldatüko dütüalarik. Bi herrietako 75 arizaleak hasirik dira trebatzen eta kargüen emaitea eginen da jiten den neskenegün arrats hontan. Mementoa jinik da ere afixaren egiteko eta hortarako, dener zabalik den zoin lehentaka bat abiarazi da. Hona zoin diren baldintzak:  60/40 neurriko afixa egin behar da, pastoralaren titülüa, bi herrien izenak eta emanaldien egünak ezarri behar dira ( uztailaren 30a eta agorrilaren 6a) ! Afixa proposamenak igorri behar dira Altzaiko Herriko Etxeala martxoaren 15eko. Ondotik ezarririk dirate Altzaiko salan eta pastoralean ari direnek bozka bidez haütatüko düe.
Maryline Recalt :

Neskenegün hontan" Les Lavandieres" izeneko antzerkia badate Maule Baitha zinegelan. Ikusgarria Maule-Lextarreko kültüraroaren beitan antolatürik da. 19.mendeko herrixka batetan agitzen da, non ere 3 emazte ari diren jauntsi xuritzen. Jakitez arte horietan emazteak libreki elestatzen zirela, antzerkiak libroki jorratüko dütü gei hanitx : herriko berriak, sekretü arin eta pezüak, emazte-gizon harremanak... Barantailaren 25ean, neskenegün gaüan, gaüko 9etan Maule Baitha zinegelan.  3C antzerki taldeak emanik 55mn-tako pieza bat da.
Xehetarzünak Chrystelle Mange-rekin :

Neskenegün hontan müsika eta kantore herrikoiaz mintzaldi-kantatü bat badate Maule-Lextarreko Hebentikenean. Korrika kültüralaren barne. Hebentik alkarteak Pantxix Bidart eta Marie Hirigoien kümitatzen dütü. Azken honek tesia bat idatzi dü eüskal kantoreaz eta kantatzeko maneraz. Hitzaldiaz bestalde kantatüko düe biek. Hitzordüa neskenegün hontan (2017.02.25) 25ean, 19:00etan Maule-Lextarreko Hebentikenean, Matalaz karrikaren 4an. Jateko eta edateko ere badate.
Mixel Etxekopar :


Bat-batetanko ützülpen ikastaldi bat antolatürik da neskenegün hontan Atarratzeko Prefosta ostatüan! Gazteizeko talde bat jinen da erakasteko nola plantatü behar den eta zoin diren teknikak, bat-batetanko ützülpenen egiteko. Hiru hizkuntza proposatuko dütüe : eüskara, frantsesa eta espainola. Parte hartzeko, elebidun izan behar da eta stylo eta paper batekin jin. Hitzordüa, neskenegünean (2017.22.25), Atarratzeko Prefosta ostatuan, arrestiriko 5 orenetan. Xehetarzünak Allande Etxartekin :

Bizkaiako Otxandio herritik partitürik, Iruñean ürrentüko da, eta Xiberoan date apirilaren 3ean. Hartara gabe, barantailaren 25etik, apirilaren lehena arte, 5 hitzordü badirate Korrika Kültüralaren barne, izan dadin dantza, antzerki, mintzaldi, bideo, kontzertü, karaoke, zirka eta beste. Hitzordü horien antolazaleak direlarik: Hebentik, Ikastola, Prefosta, Xiberoko Botza, Tokia, Üztaro, Muskildi Bizi, Bilxokoa, Zinka eta Gaü Eskola. Hitzordü horik hüillantüko diren arau, prefosta, xehekiago aipatüko deitzüegü.
Bestalde Korrikako bizkarrekoak Gaü Eskolan erosten ahal dira, eta martxoaren 11an, Maule-LExtarreko merkatüan.
Patxi Patalagoiti :


Allande Errezaret :

Mixel Etxekopar :

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan