XÜXENEAN ENTZÜN

Kultura

Gaü eskolaren negüko kontzertüa iraganen da neskenegün hontan Zinka ostatüan, arratseko 7etarik goiti. Urtean zehar hainbat egintza antolatzen dü barnean düan animazio taldeak. Ikasleak beren artean ezagüt ditean eta eskoletzaz kanpo eüskaraz aritzeko lekü bat izan dezen. Neskenegün arrats hontan, 7 etarik goiti arren, Tefalo (rock blues) taldearekin hasiko da züntzür bustitzea. Gero aihari bat izanen da. Azkenik TIOFAIDH AR LA eta ZIKIRO TENDENCIES taldeek bazterrak igiaraziko dütüe, post punk basa batekin. Gaüaldi osoarentako 8euroko sartzea date (5 kontzertürentako baizik ez date hola).
Patxi Patalagoiti :

Neskenegün hontan, afrikano dantza ikastaldi bat badate, Kongoko erakasle batekin. Erakaslea bere müsikariarekin jinen da. Eta Kongoko ürratsen ikasteko parada badate hiru orenez. Beroaldiaz gainn koregrafia bat erakatsirik date ere bai. Iragan aldian, hots Bolikostako erakaslearekilan, 28 jente hüllantü ziren, 17 eta 70 urteren artekoak. Hanitx xiberotarrak baziren ere, Paue eta Baionarik ere jinik ziren zonbait. Neskenegün hontan, Mauleko Champo lizeoan date arrestiriko 14:30tan. Hura ekarri behar da bena dutxatzeko parada badateke halere.
Izenaren emaiteko deit Maider Dascon antolazalea : 06.51.01.84.56

Igante hontan abiatzen dira maskaradak. Egüna, Ezpeize-Ündüreinen iraganen da, nahiz eta Pettarreko bost herrik parte hartzen düen (Ezpeize-Ündüreube, Ürrüstoi-Larrabile, Mitikile, Onizepea eta Ainharbe). Igaran igantean, mustraka nausia jenteen aintzinean eman züen Ainharben ; goizan plazan eta arrestiritan, ebiarengatik, aterbean egin behar üken züen. Gü ere bai han ginen :


Igante hontako barrikaden zerrenda ikusteko, klikat artikülüaren gainen.

Hotz handiarekin abiatü dira Xiberoko maskaradak, Pettarreko lau herrien arteko lehen emanaldia Ezpeizeko herrian emanik izan delarik. Jentea saldoan agertü da eta hanitx gustatu zaio urte oroztako jeia eta aldi hontan, arizaileak, gazte izanik ere, perediküak ezinago ontsa lantürik izan dira ! Ihautirierako giroak nahi düan bezala kritikak egin dira : Mauleko Espartina Ateleriaz, kabale ehogiaz, Euskal Alkargoaz, edo ere CGT eta LAB-en arteko auziaz, edo ere laborari handietaz. Hots, giro ezinago honean abiatü dira Xiberoko maskaradak eta dagün igantean hitzordüa emaiten deizüe Gotaineko herrian !
Ikusleen gana joan gira jakiteko nola atzaman diren :


Xorrotxen berset bat :

Xorrotxen kantorea :

Azken kantorea :

Kauteen joküaren buxinka bat :

Ostirale hontan (2017 01 20) Mauleko zineman, zine eztabada gaüaldi bat izanen da 9 orenetan. « Le mystere de Jérome Bosch” izeneko dokümentalaren üngürüan. Horren ondotik Art Bizi alkarteak trago bat eskentüko dü. Dokümentalean, artista horren margo baten üngürüan zer dion jenteek zer dioen ageri da. Filosofo, psikologo, bena ere bai karrikako jenteen lekükotarzünak erakutsirik dira eta Thomas Lecoeur hor date filmaren ondotik galtoer arrapostü emaiteko eta animatzeko. Thomas Lecoeur :

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan