XÜXENEAN ENTZÜN

Kultura

Eric Altzazebe sujeta eta Patricia Aramburu Hoztako Maia2017 hontan Altzai-Lakarrin emanen den « Joanikot » pastoralaren kargüak emanik izan dira iragan neskenegün gaüan. Erik Alzazebe dateke « Joanikot », « Hostako Maia », Joanikoten emaztearen kargüa Paskale Aramburuk eramanen dü. Bi kargü nagusi horietaz gain beste hamar bat kargü handi emanik izan dira, gizon eta emazte desbardiner. Sylvie Sobiet, Xantiana eta Marilyn Rekalt, Mixel Axigar, Nikolas Urruti, Philippe Xuburu besteak beste errol handi bat düe. Lehen Perediküa, Dominika Etxebarneren gain dateke eta Azken Perediküa, aldiz, Geneviève Etxebarne eta Marie-Hélène Errezarretek emaitekoa. Orotara 75 aktür, horietan 15 bat haur ariko dira pastoral hontan.
Arberuako « Joanikot » pastoralaren historia 1521. urtearen üngürüan agitzen da, Nafarroako konkistaren urteetan eta « Joanikot »-ek Donibane Garaziren setiatüaren defentsan parte hartü züan.
Pastoralak 18 jelkaldi dütü, 13 kantore eta dantza andana bat. Joana Etxartek idatzi düan Arberoako Joanikot pastorala, Altzain, üztailaren 30ean eta agorrilaren 6an emanen da.
Jean Pierra Recalt errejenta kargü emaiteetzaz mintzo :


Joana Etxart idazlea historiaz mintzo :

Hamar müsikalari, eta 60 bat kantari taulada baten gainean ! Hori deiküe proposatzen Biltxokoa alkarteak eta Xiberoko Botzak. Proposamen hau,  "Errobi Kantatüz" deitzen da, eta Urdiñarbeko herriko gelan agitüko da, neskenegün hontan. Iparraldeko talde zabal honek, 1970 urtetan eta 1980eko urtekada hatsarrean plazaz-plaza ebili zen Errobi taldearen kantoreak arrahartüko dütü. Mixel Ducau eta Andde Duhaldek osatzen züen Errobi taldekideak. Talde hau berrizalea izan bazen müsika aldetik, Daniel Landartek izkiribatzen zütüan hitzek, Eüskal Herriko bürühauste hanitxak salatzen zütüen. Urdiñarbeko gelan 300 lekü baizik ez beita, hobe, arren, txartelen oraidanik hartzea : Xibero Bio salgian, Xiberoko Botzean, eta Xisterra ostatüan, 16€ -rentako.
Errobi kantatüz, neskenegün arrats hontan, 9tan, Urdiñarbeko gelan.
Jean Jacques Etxeberri LLargo :

Ostirale gaü hontan Karaoke bat badate Atarratzeko Trinketeko Prefosta ostatüan. Gaüaldia Sohütako ikastolako Eüskaraz bizi alkarteak antolatzen dü Korrika kulturalaren barnei. Mota orotako 200 bat kantore proposaturik dirate. Korrikaraoke gaüaldia 8etarik aintzina date Atarratzeko prefosta elkartean.
Euskaraz Bizi alkarteko Maritxu Lacarrieu:

Hamalau urte alkarrekin ari badira ere, Bad Sound System-en lehen kontzertüa Xiberoan, dateke neskenegün hontan, Zinka ostatüan. Maskaradak Maule-Lextarrera horra direla eta, kontzertü bat badateke eta aldi hontan sound system bat izanen da, Ragga, Dancehall eta Raegge erritmoetan hoinarritürik. Hiru pertsona dira taldean, Irunekoak oro, Amerika Latinora eta Japoniara ebili badira ere kontzertü emaitera, lehentze dira Xiberoala horra. Eta giro ejer baten ezarteko gogoa düe. Neskenegün hontan arratseko 10etarik goiti.
Taldeaz xehetarzünak Inaki Zeberia kantariarekin :

Xiberoko dantzari eta müsikalariek, beren etxeko lanak prestik üken beharko dütüe dagün martxoaren 4ko. Mauleko müsika eskolak eta IDB Iparaldeko Dantzarien Biltzarrak müsikak haütatü dütüe, eta Xiberoko honenbeste dantza eskoleri eman deitzee, hariek, berriz, sorkuntza lanak asmat ditzaen. Joküan parte hartü düen dantza eskolak, Gotaine-Irabarne, Altzürükü, Idauze/Mendi, Garindaine eta  Eskiulakoak, horier gehitü delarik Johañe Etxebestek eramaiten düan lizeoko taldea eta dantza garaikidean ari den « Dantza Bidea » alkartea. Müsika berriekila berme dantza berrien sortzea da hitzordü honen helbürüa, erran bezala, martxo honen 4an date, arratseko 9 orenetan, Mauleko Jai Alaian.
Xehetarzünak Johañe Etxebestekin :

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan