XÜXENEAN ENTZÜN

Kultura

Barantailaren 26an agitüko dira Basabürüko Ihauteak eta 25 urte ospatüko dütüe. Hitz ordü berezi horrentako Eliane Heguiaphal eta Beñat Laborderen ihauteetako argazki erakuska bat izanen da. Saltegi guzietan ezarririk dirateke, lehenagoko urtetako argazkiak. Aurtenko antolaldiarentako, urte oroz horra diren taldeez gain, lehentze badate Iruneko La Burunba elektrotxaranga.
Pauline Chuburu :

 

Egitaraua :

Maule-Lextarreko mediatekan bi gertakizün antolatürik dira. Lehena, barantailaren 14tik 18ala, hots igaran astearte hontarik neskenegüneala, "Paysages Nomades" erakuska badateke. Mediatekan 4 jargia soinüdun badirate, zoinetan haur ala gehitü jarten ahal diren eta historia bat behatzen (soinüa jargiatik elkitzen beita). Neskenegünean, aldi, Libürüen Üngürüko Algarretaratzea antolatürik date egün osoan. Azkenik, kontütan har barantailaren 20tik apirilaren 10a arte Maule-Lextarreko mediateka zerratürik datekeala obrentako.
Xehetarzünak, Isabelle Gavard mediatekako züzendariarekin :


Igaran astebürüan bere biltzar nagusia züan Maule-Lextarreko "les Amis du château" alkarteak, 30 jentek parte hartü züelarik. Joel Larroque-k alkartebürü gisa jarraikitzea deliberatürik izan da. 2016an 5.200 jente Mauleko gaztelüan bisitatzera joan da, alkartekoek direlarik üsüan bisita segürtartü. 2017an haatik ez düe hondarearen astea antolatüko ; antzerki bat beitate emanik,  üztailaren 22an eta agorrilaren 8an. Antzerkia sendagileetaz date. Antzerki hortan parte hartü nahi düen oro kümitatürik dira barantailaren 9an 20:30tan, Maulegaineko lehenagoko haurzaingiala.
Joel Larroque alkartebürüa :

Muskildin, « Hur Xenda » dantza eta kantore ikusgarria prestatzen ari dira, dagün arramaiatzealako. Ikusgarria latsagia baten üngürüan agitzen da, alkarretaratze, berrikatze eta emozione trükatze günea izan beita beti latsagia. Horren üngürüan historia bat kontatürik date, kantore, Xiberoko dantza eta dantza garaikidez apaintürik. Taula joküarentako herriko gano eta jakindürak bildürik izan dira, 7 eta 77 urteren arteko 85 arizalek parte hartzen beitüe. Emanaldiak kanpoan dirate, gaüez, antzoki natüral batetan, arramaiatzaren 16 eta 17an.
Josette Boscq-ek hortan parte hartzen dü :

Mauleko Urrats berri alkarteak biltzar nausia züan igaran neskenegünean. 2004ko pastoralaren ondotik dantza, kantore eta eüskararen builtarazteko helbürüa züan alkarteak, eta bide hortan jarraikitzen dü. Dantza sailean, 18 ikasle eta 4 erakasle dütüe, ttipientako ; eta kurtsoak oro eüskaraz emaiten dütüe. Gehitü edo aintzindariak 12 dira, 2 erakaslerekin. Kalakan izeneko kantari taldean, berriz,  30 bat emazte biltzen dira bi astetarik behin. Dagün urtean pastorala Maule-Lextarren emanik date, Urrats berri elkarteak builtarazirik. Pastoralaren egingeiaz, barantailaren 11an Biltzar nausi bat badate eta administrazione Kontseilüa berritüko düe. Beste hitzordüa martxoaren 4ean date. Pettarreko maskaradar batzarri egitea berek beitüe antolatzen.
Johañe Bordaxar presidenta:

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan