XÜXENEAN ENTZÜN

Kultura

Neskenegün hontan mentekide dantzaren gaüaldia date Maule Baithan. Mauleko kültür urtaroaren baitan den azken ikusgarria date Maiatzeko Antzerkialdia jeia aitzin. Bi ikusgarri dirate, biak 30 mnkoak, lehena amatürra, profesionala bestea. Lehenean Maule-Lextarreko Dantza Bideak alkarteko 5 emazte talde ariko dira, hots 35 dantzari. Bigerrenean ‘L’homme assis’ izeneko ikusgarria date. Gizon bat agertüko da, beti ber mugimentüak errepikatzez, zozotürik, lanak preso hartürik. Dantza hor date bere sonltatzeko. Hitzordüa 21:00etan Maule Baitha zinegelan. Lekuak aitzinala hartzen ahal dira Herriko Etxean.
Chrystelle Mange :

Neskenegün hontan dirate Maule-Lextarreko ihauteriak. Eta aurten irin, arraultze eta bizar xabua edo "mousse à raser" delakoa debekatürik dirate. Argia kolegioko ikasleak eskola güzietan ebili dira haurren ohartarazteko, beren mozorro edo apaindürak zikintürik zirela erranez. Herriko Etxeak begi honez hartü dü ideia hori. Galtegin zaiolarik eüskarak zer lekü bazükean, bereziki Sanpantzarren auzian, Olivier Carrasco haütetsiak proposatü dü Sohütako Epherra Sohütako ikastolako haurrek egin lezen auzia, hots eüskaraz. Bestalde, karrika üngürüaren abiatzea 14:45 date Adinekoen Etxe aintzinean, plazala heltzeko 17:00etan. Orotara, 6 orgak parte hartüko düe, denak eskoletako haurrek apaintürik. Mozorro edo apaindüra ederrenen saristatürik dirateke. Azkenik, autobus batek "Coucou de bois" dantzagialako bidajea segürtatüko dü, gaüan.
Olivier Carrasco Maule-Lextarreko haütetsia :


Neskenegün hontan Xabi Solano (Esne Beltzako kantaria) eta Jon Garmendia idazlea Musikildira horra dira. Poesia eta müsika nahasten düan «  Bat eta bat gara GU » izeneko ikusgarria emanen deiküe. Korrika kulturalaren kari dü Xiberoko Botzak gaüaldi hori antolatzen Gaü Eskolarekin. Martxoaren 18an Posonpesenean Muskildin 9 orenetarik harat emanik dateke. Jon Garmendiak hainbat talderentzat testoak eta müsikak idatzi balin badütü, eta aspaldidanik ere Xabi Solanorekin ari bada, lehen ikusgarria düke zointan bere testoak defendatzen dütuan.  Orai artino lau aldiz jadanik eman badüe ikusgarri hau, balinba azken aitzinekoa dateke Muskildikoa, eta balinba mamitarzün handienekoa.
Jon Garmendia :

Neskenegün hontan (2017/03/25) Txoriei diskaren aurkezpena eginik date Urdinarben, Korrika kültüralaren barne.Talde hortan parteliant dira : Mixel Etxekopar, François Rosse piano joilea eta Migel Zeberiok eramaiten duen "Incarnatus Orkestra". Gaüaldi hortan ere, txoriak dirate aipagei Elosegi hegaztietzaz jakitün edo ornitologoaren lanetan oinarritürik. Ondotik Usurbilko dantzari eta müsika taldeak alageratüko dü gaüaldia, herriko ostatüan eta Bil xokoan. Arrestiriko 5etan izanen da aurkezpena eta dantza eta müsika emanaldia, berriz, arratseko 7etarik harat. Gaüaldia dohainik date. Xehetarzünak Mixel Etxekoparrekin :

Lakarrin egin dü biltzar nausia Xiberoko Zohardia alkarteak. Iragan urtean zentü den Allande Dasconi omenaldi bat egin ondoan, urteko bildüma egin dü Milou Castan alkartebürüak. Xiberoa kantüz gaüaldia, 28 kantalditan parte hartzea edota Maite-K ikusgarriaren antolaka, hona, besteak beste, 2016-ko kültüra gertakariak. Aberatsa izan bada urtea kültüraren aldetik , sos zilo bat utzi düe Xiberoa Kantüz eta Maite-K ikusgarriek. Hortarako, gogoeta bat egin da eta ondorioz, "Xiberoa Kantuz" Maule-Baitha zinema gelan eginen da. Azkenik, gazteen interesaren pizteko, sorkuntza lan baten idazten ari da talde bat eta 2018an ikusgarri bat eman behar lüke.
Milou Castan :

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan