XÜXENEAN ENTZÜN

Kultura

Bizi baratzea- altza porru » izenpean, baratzegintzaz ari den libürü komikia elki berri du Jakoba Errekondok. Libürü hori presentatüko dü Mauleko mediatekan neskenegünean arrestiko 3tan (2016/11/12). Idazlea margolariekin jinen da, hots Ainara Azpiazu, Joseba Larretxe eta Asisko Urmenetarekilan. Lehenago bazkari biologiko bat eskeinirik date Zinka ostatüan.
Püntü bat egiten dezagün mediatekako Maider Bedaxagarrekilan :



2017ko üdaran, Altzai eta Lakarriko herriek jokatüko düen pastoralak Nafarroaren erresumako zatiketa düke aipagei. Süjeta, Arberoako Joanikot, Joanikot kapitaina bezala ezagütürik. Gastelakoek Nafarroaren konkista hasi züelarik, Joanikot kapitaina beren alte jarri zen, gero berriz Nafarroako Albretarren alde ützültzeko. 1521an,  Gastelako armadek  arrestatü züelarik, Garaziko sentioa egin züelarik. Ber urtean Iruñean epaitürik izan zen eta heriotzaren kondena üken züan. “Joanikot kapitaina”pastoral, 2017ko üztailaren 30a eta agorrilaren 6an emanik date Altzaiko herrian.
Johañe Sarraillet eta Allande Garikoitz :

Bilboko aüzo den Santutxu-k maskarada bat eman züen jadanik 2014anLarrazken ürrentzean, Gipuzkoan, Tolosaldeko 5 herriek urtoroz Kultur asteak antolatzen dütüe. Aurten Maskaradetzaz eginen da kültür aste hori. Hortarako Johañe Etxebest joanen da mintzaldi zonbaiten emaitera. Bestalde, eskoletan ere maskaradak dütüe aurtengo geia. Hola, dantza, kantore antzerki eta beste lantzen dütüe. Hortarako Johañe-k kurtso zonbaiten emaitera joanen da. Azkenik, maiatz hatsarrean, Ezpeize- Ündureinek eta üngürüko herriek maskaradak emanen dütüe han. Aitor Atxaga maskarada eramailea :


BILAU deitzen da Jeremie Garat sohütarrak ekoiztü düan azken diska. Berak dion bezala Folketik badü. Bena Rock « garage » estiloan zen bezala, BILAU-en diskoa « ezkaratz » folka dela dio. Jeremi Garat emeki emeki maite düan ofizioaz bizitzen hasten da. BILAU diska ekoiztü beno lehen, Esne Beltza, Maddi Oihenart, eta Bach-en, biolontxelo, « segidak » ere ekoiztü dütü. Ez bada beti aisa hortarik bere ogiaren egitea, lanak horra zaitzo eta esperantxa dü, berak ekarten düan aztaparrarengatik zaitzola artistak beregana agertzen.
Jeremie Garat :

Eskiluatarren Ametsen Gilika ikusgarriak jende bildu badü ez da estonagarria izan, aintzinetik leküak oro saldürik beitziren. Haatik, arrakasta handia üken düela erran leite. Dantza balin bazen nausi, kantore, antzerki, bai eta ere arraileria ere gozatu ahal izan düe ikusliarrek. Hola, oren bat eta  hogei minütako ikusgarria izigarri zale ürrentü da. Lüze üdüritü den parte bakoitxa izanki emanaldi ürrentzeko eskertzeena izan delarik.
Ximun Uthurralt han günüan :


Ikusleen iritzia ere bildü dügü :

Kantore bat :

Bigerren kantore bat :

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan