XÜXENEAN ENTZÜN

Kultura

Ez dü ez, pentsatzen ahal zen arrakasta üken “Jaï-alaï Blues” film dokümentalak, iragan ostegün, ostiral eta neskenegünean Maule Baitha zine gelan hedatürik izan dena.Hona bi ikusleen iritzia filma urrentu ondotik :
Kevin Ithurria:


Christian Tanco:

 

Atharratzeko plaza ejerki beterik zen berriz ere Jean Pitreau pastoralaren bigerren emanaldiarentako.
3000 bat jende hüllantü da beraz zohardi tipil batekin lehen lehen denbora zen aktür eta so egileentako.
Benat han günean eta ohar zonbait bildü dütü nahiz eta ez den beti aija jendean mintzaztea entzünen düzien bezala:


Orai Pariserat eta Otxagabiat joanen da pastorala, lehen hitz ordüa Otxagabian datekilarik dagün astean.
Johane Etchebarne Ajia:

Bestalde iragan astean Maite Lephaillen mikroan Anita Pitreau hor günean bere Atharratze eta Alozeko bi lagünekin:

Pastorala, kontzertü, besta , gaznaren feida animazioneak ez dira eskaz Atarratzen üda hontan.
Dinamika berri batetan da Atarratzeko herria Bastida bezala izentatürik izan ondoan.
Hartakoz ere kontzertü bat edo kür zoingeihagoka bat izanen da Atarratzeko elizan uztailaren 9an.
Ostegün hontarik aitzina abiatzen dira aldiz argazki erakusketa batekin laborantsaz izanen dena. Hilabetez ikusgei etxahun salan « Uda Lurra » izentatürik dena Benat Laborde, Mathilde Betachet, Jean Claude Elichiry eta famatürik den Bertrand Linnen argazkiak ageri dirate.

Dominique Hastoy-ek dinamika berri hori aipaten deikü:

Jean Pitrau pastoralaren sartzeak 15€tan erosgei dira oraidanik, Maulen Xibero Bio salgian, Atarratze eta Mauleko turisma bülegoetan eta Xiberoko turisma bülegoaren internet günean. Xiberoko Ikastolek prestatürik leküko ekoizpenekin eginik bazkariaren leküak aldiz, etxekitzen ahal dira deitzez 06 74 96 79 38 edo 06 24 92 55 16 telefono zenbakietara.
Jean Pitrau pastorala, Atarratzen üztailaren 24ean eta agorrilaren 7an igantearekin emanen da. Goizeko 10etan meza Atarratzeko elizan, ondotik karrika üngürüa, bazkaria, 15.30etan pastoralaren emanaldia, eta ondotik besta. Agorrilaren 7an meza Maidalenako kaperan dateke. Xiberoko Botza eta Euskal Irratietan üztailaren 18tik harat, egün oroz aipamen bereziak eginen dira. 

Beti bezala üda bizi izan behar lüke Xiberoan.
Pastoralada, espartinaren besta, Garindaineko festibala, Larraineko traila animazioneak ez dirate eskaz.
Animazione horik orro presentatü dütü Maule eta Atarratzeko turisma gulegoak.
Ohartarazi dü lan egiten züela bai kanpottarentako bena ere eta geienik xiberotarrentako.
Hartakoz güne hanitxetan tresna zonbait badütüe animazioneen reklamaren egiteko.
Kültüraldia librüxka beti hor bada, beren lana kanbiatü da eta informatizatü da.
Hartakoz hedatürik dira Xiberoan zehar PIMS telebista ekran elibat non ere biltzen dütüen animazioneak orro agertzen diren. Dei bat egiten düe ere antolazaleer beren animazioneko turisma gulegoari berrien helarazteko.
Zer nahi izanik sasoa denboran arabera izan behar lüke hots ekiaren esperantxa düe.

Majilou Garicoix:

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan