XÜXENEAN ENTZÜN

Kultura

Alozeko ikastolako haurrak pikoan dira Oldarra pastoralaren 2gerren Emanaldiaren emaiteko, uztailaren 1ean.
Lehen emanaldia ez bazen püblikoa izan, egün hartan izan züan arrakastarengatik 2. Aldikotz emanen düe Basaburuko ikastolako haurrek Oldarra pastorala.
Jean Louis eta Pascal Aramburu-k idatzirik, 2. Gerla mondiala aipatzen düan pastorala hontü düe. 4 hilabetez mustraketan aritzez, haurrak hen errola ikasi eta barnatzeko denbora üken düe.
Aktürekin pastoralaz mintzatü zaükü iulen Guiresse:

So egile emendazione bat izan da 2015ean Maule Baitha zine salan.
19854 sartze izan dira, hots 2014. Urteari konparatüz, ehüneko 5,6eko emendazionea eta orotarat 333 filma hedatürik izan dira.
Horren ondorioz eta gastüen ttipitzeari esker, kontü positiboak presentatürik izan dira.
Erran behar da ere, zine eztabaida bezalako gaüaldi berreziek, haborokin bat ekarten düela, jende hanitxen jinaraztez.
Azkenik, hogei bat bolondresen inplikazioari esker ebilten da zine sala, zabalik egoiten da alkartea eta lagüntzale txerkatzen, sala hori biziarazteko interesatürik diren Xiberotar güzieri.
Henri Guérin:

Urte oroz bezala üda bürüa (solztizioa) ospatürik izanen da xiberoko hainbat mendi kaskoetan ostegün gaü hontan.
Düala 15 bat urte, arrapiztü zen hitz ordü hori, arramaiatzaeren 23a, Jondane johaneko süak, edo üda bürüaren ospatzeko. Eta urtez urte lekü hanitxetan hasi da egiten.
Eta egün hartako kantore berezi bat bada, brale baten gisan dantzatzen eta kantatzen ahal dena. « urteak jinik eta bihikatzen bata bestea oldarri ». (Amaren alabak eta xiberoko dantzak disketan entzungai) :
Mixel Etxekopar:


Maidalenan : hitzordüa gainen gaüko 8etan, pikenikarekin. Eta müsika tresnekin  ere bai!
Irabarnen Xardeka : hitzordüa Gotaineko salan 19.00 hoinez joaiteko, 20.00 otoz joaiteko, pikenikarekin (gero 10 minuta ebiltez)
Gaztelaia : Hitzordia Gaztelai mendian dateke gaiko 8 etarik aitzina eta bakotxak bere piknika ekarri beharko dü.
San Antoni : San Antonirat heltzen ahal da oinez edo autoz. Ogiartekoak ekar ezazüe !
Zalhagaine püntan: Hitzordia 8 orenetan Bosmendietako bidean  pikenikarekin. (10-15 minuta ebiltez)
Süak piztüko dira ere Barkoxen (Ahargo) ,  Larrainen (Betzüla) eta Baxe Nafarroan (Orgamendi, Behorlegi...)
Igaran urtetan, süak izan dira ere Hitaborda Maulen, Ainharben Lapitzagan, Ozazen Lomendin , Gaztelütxagan Ürrüstoin, Eskiulan Mandelü , Urdinarben San Gregorin, eta Amikuzen Soihartzen...

Historia paper zaharrekin egiten beita, Ikerzaleak alkarteak Xiberotar oroer galdegiten dü papere zaharren ez urtukitzea eta elkarteari emaitea.
Düala hilabete bat hasi düe beren kanpaina, eta hainbat arrapostü üken düe jadanik.
Dokümentü zahar horik etxeki nahi badütützüe Ikerzaleak alkarteari lagüngoa galdeghiten ahal düzüe, esplikazione eman dezen.

Ikerzaleak elkartebürü den Robert Elissonde:



San Antoni Egüna ospatüko da arramaiatzaren 19an Igantearekin Muskildin.
Aurten ere Muskildi Bizirik alkarteak ebiltea, bertso, janari, kantore eta haur joküz osotürik egitarau aberatsa proposatzen deikü.
Kantaldian, aurtenko Kantü Txapelketan saristatürik izan diren kantarietaz gain, Aguxtin Alkhat Baxenafartarraren botza gozatzen ahalko da.
Denbora ederra lagüntzen badü beraz, egünaldi zinez eder bezain goxuaren mentüran gira igantean San Antonin, ebia balitz animazioneak Muskildiko Posonpesenea herriko salan iraganen dira.
Popol Bosq Muskildi bizi alkarteko kidea:

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan