XÜXENEAN ENTZÜN

Kultura

Ezpeize-Ündüreine, Ürrüstoi-Larrabile, Ainarbe eta Xarrikotapeko gazteek, Maskarada emanen düe 2017an!!! Iragan ostiralean egin da Xiberoko Jauna alkarteko biltzar nausia eta urteko bilana.
20 bat neskatil eta potiko motibatürik agertü dira maskarako xedearen bürüala eramaiteko.
Alkarteko aktibitateen 2015eko bildüma ere egin da.
Dantza eskola 42 ikasleekin eta 3 erakasleekin ontsa ibili da. Kantore saila ere ontsa fonkzionatü dü 12 parte hartzaleekin. Agian bildüma hortan itzal bakotxa izan da Eüskara kurtsoen bilana, 15 ikasleetarik 3etara ttipitü beita taldea.
Alkarteko ardüradünek esperantxa düe, Maskaradaren xedea builta bat emanen diola sail honi.

Margot Faury:

Arrakasta handia bildü dü atzo Baionan emanik izan den  Katalina de Erauso pastoralak .
Goizetik jentea bildü da karrika ützüliaren egiteko eta xiberotar hanitxek bidajia egin düe pastoralaren ikusteko.
Katalina de Erauso-ren bizitzea gertakariez beterik izan zen , sortez gipuzkoarra , komentü batetan haurrean ezarik, ezkapi zen eta bizitzea gizon arropan eraman züan .
 Hots bere bizia trajedia bat izan da eta pastoralean, Katalina de Erauso en kargüa  izigarri ontsa eman düe  Miren Elkegaray eta Graxiana Castillon ek.
 Pantxika urruty barkostarsak lehentze joanarrazten züan errejentsa kargüa .
Orai pastorala berriz emanik izanen da Donostin seteme hatsarrean.

Pantxika Urruty errejenta:


Ikusle zonbait:
Jean Pierre Recalt:

Luxi Etxekopar:

Jean Bordachar:

Mauleko Gaztelüko Lagünak alkarteak bere 10. Urte bürüa ospatüko dü igante hontan.
Karia hortara bere kideak, eta ondarreari interesatzen diren Xiberotar güziak, kümitatzen dütü gaztelüan, igante goizan 11etarik harat.
Arrestiriko 19ak artino gaztelüa bijitatzen ahalko da dohainik, alkarteko kideak lagüntürik.
Egüerditan züntzür bustitzea eskeinik dateke eta piknika ekarriz geroz alkarrekin bazkaltzen ahalko zide.
Alkarteak parada horrez baliatü nahi da, kide güzien biribilkatzeko eta 2022an gaztelüaren 900. Urte bürüa ospatüko beita, karia hortara antolatzen ahalko diren animazioen aipatzeko.

Elkarrizketan xehetarzünak ekartzen deizkü Joël Larroque alkartek kideak :



Jente hanitx bildü da maiatza tauladaren 14. Edizionearentako
Aurtenko Maiatza tauladan festibala ürrentü da neskenegün hontan, Jai alai an emanik izan diren ikusgarri arrakastatsüekin.
Ostiralean, maule gainean, estrena ofiziala hasirik (astehartetik eskolentako hainbat aktibitate proposatürik beitziren), jente hanitx hüllantü zen bi ikusgarri akrobatikoen ikustea.
Neskenegünean, egüna ontsa igan ondoan,  gaüekoa leküz kanbiatzea erabaki dü Mauleko kultur batzordeak, ebiaren lotsaz. Horrentako Jai Alai-an igaran dira ikusgarriak eta berant aminibat hartü dü gaüaldiaren hatsarreak. Halere jenteak egon dira ürrentzeala arte. La famille vient en mangeant antzerkia eta Negua dantza ikusgarriak animaleko arrakasta bildü direlarik.
Jente hanitx bildü da aurtenko edizione hontan. Eta antolazaleak hortaz kontent dira
Chrystelle Mange :



27.musikaren egüna ürrentü da, eta izigarri untsa. 3.500 bat jende bildü zaüe, eta ekia ere azken mementoko kümita.
Zinez dena ontsa igaran da , ostiraletik igandealat.

Kantu txapelketak eta Igandeko egünaldiak izigarriko jendea jin arazi düe, Xiberotik edo kanpotik.

Ber formülarekin 28gerren Müsikaren egüneari pensatzen düe orai antolazaleek:

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan