XÜXENEAN ENTZÜN

Kultura

« Hur Xenda » izeneko ikusgarria emanik date Muskidin, dagün arramaiatzaren 16 eta 17 an. Ikusgarriaren geia da da transmizionea, eta dantzaren bai kantorearen bidez mezü desbardinak iganaraziko dira. Zazpi jenteren arteko istoria da eta honek kontatzen dü latsagia baten kantüan igaraiten ziren berrikatzeak.Orotara,  90 bat herritarrek parte hartzen düe antzerki hontan eta gaüaldiaren lehen partean Gipuzkoako Idiazabal herriko jenteek plantatü ikusgarria emanen da. Sartzeak dagün astetik haste erosten ahalko dira heben edo Maule-Lextarreko XiberoBio salgian, eta ere Atarratzeko M.aude saltzegünean, Urdiñarbeko Chistera ostatüan, Donapaulen : pret a porter Chantal, Garazin ostatü saltegi Paris eta Kanbon Duhour iken optikan !
Xehetarzünak oro Josette Boscq eta Xabi Elgartekin :

 Mauleko Maiatzeko Antzerkialdiaren aurtenko antolaldia ederki ürrentü da neskenegüneko hitzordü  arrakastatsü batekin, jentea ardüra saldoan jiten beita denborak lagüntzen düan ber. Aurtenko helbürüetan zen, besteak beste, gazteekin lan egitea. Hala, ostegünean 400 haur jin zaüe eta gazteek hontü bi ikusgarri proposatürik izan dira. Dagün urtean, arren, urte batez zahartürik ere, Maitzaren Antzerkialdiak gazte egon gei dü...
 Chrystelle Mange, Maule-Lextarreko Herriko Etxeko Kültüra ardüradüna :



2015eko antolaldiko argazkiaBi urte oroz bezala Haur kantu txapeleta horra zaikü igante hontan Larrainen 3 etarik goiti arrabotan. Xiberoko Botzak eta Larraineko besta batzordeak antolatzen dü aurtenkoa eta 25 bat kantore entzüngai izanen dira. 5 sorkuntza izanen dira eta haboxienak a capella emanik izanen badira, kantore bat gitarrarekin eta beste bat eskü soin£uarekin (trikititxarekin). Xibero osotik jinen beitira haur eta gazteak, 16 urte pekoak. Taldeka biazka edo bakarka ariko dira. Hainbat sari emanik dirate kantaldiaren ondotik, eta lehen 4 sariak Euskal Herriko finalala joaiteko txartela ükenen düe arramaiatzaren 3an iganen dena.
Laurentx Etxegoin antolazalea :



Irabazle andanaXiberotar gazteak botzekin txostakatü dira igante arrestiritan Larrainen.Ipar Eüskal Herriko beste güne ororetan bezala, Haur Kantu Txapelketa zen Xiberoan.  Orotara, 25 kantore emanik izan dira taldezka, biazka ala bakarka. Aroa lehen-lehena zelarik, 300 bat jente bildü da Larraineko arrabotüan haurren botzetaz gozatzeko. Irabazle hanitx izan badira, Xabi Elgart, Maider Larrory, Johañe Etchebarne eta Claudine Arancetek lau kantore züen haütatü behar Bilborat joaiteko finalarentako. Maitena Iriart eta Anita Elkegaraiek bakarka ari zirenak eta Julie eta Johane Chuburu biazka arizaleek epaimahaina eta soegileak harritü dütüe beren trebetarzünarekin. Ürrentzeko, Eperra ikastolako « Xiberotarra » taldekoak ere joanen dira finalealat, dagün arramaitzaren 3an. Autobüs bat antolatüko da harat joaiteko.
Beñat Larrory-k egin erreportajea :


Johane Etchebarne "Ajia" epailea :

Xabi Elgart eta haur bat :

Anita Elkegaraik idatzi eta eman düan kantorea "Sasuak Ützül:

Maitena Iriart-en kantorea "Axeria hona düzü Trixtrix" :

Johane eta Julie Chuburu-ren kantorea "Alienor" :

Aña Caset-en "Damürik maitea" kantorea :

Mauleko Maiatzeko Antzerkialdian, eüskarazko antzerki bakoitxa ostegün arrats hontan date. «  Atte hil aurreti k" edo «  aita hil beno lehen » dü izenbürüa. Miren Tirapu nafartarrak dü antzerkia idatzi eta Maika Etxekoparren lagüngoarekin hontü. Baldintza zinez honetan lan egin düe, zeren eta antzerki horrek sos-lagüngoa desbardinak honki beitütü. Istoriaren aldetik, ihauterien denboran igaraiten da. Pertsonaje nausia arakin edo aragi saltzale bat da, eta harek bere amamaren sekretüak ezagütü arau, bere biziaren ikusteko manera kanbiatüko deio. Antzerkia Mauleko sü ehaileen kaserna ohian, hots Tokia antzerki konpainiaren egongian emanen da, 20:30etan.
Maika Etxekopar :



Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan