XÜXENEAN ENTZÜN

Kultura

Artea beti bizi

> Art Bizi alkartea kinta honean dela ikusi dügü egin berri düan biltzar nausian. Beren üsatü antolatzeez gain, xiberotar artista gazte bat lagüntü düe. Mauleko Hondarearen Etxearen saihestsean den komitateen etxarte zikin hura arraberritü düe, han margo bat egitez. Jokin Hullinek dü kolorez beterik den mürrü-margo hori egin. Bestalde, honenbeste erakuska antolatü dütüe, bai eta beste erakusgünetara ere joan, halanola Bilboko Guggenheimera. > Art Bizik proposatzen düan ondoko hitzordüa dateke üztailaren13tik agorrilaren 19ala artino iraünen düan erakuska. Hontan, 30 artistak parte hartüko düe, bakoitxak 3 obra ekarriko dütüalarik. Jean Pierre Errecart :

Hur xendak arrakasta bildü dü!

Hur Xendan jauzi haundia egin dü Muskildiko herriak, iragan ostirale eta neskenegünean eman ziren Hur Xenda ikusgarriaren bi emanaldien bidez. Latsagia baten üngürüan, kültüra eta hizkuntza orano lüzaz biziarazteko eta belaünaldi berrier igaranarazteko, 7 eta 77 urteren arteko 85 aktürrek, ikusgarri zoragarria eskeintü düe, bi egünetan hüllantü diren 1400 ikusleer. Dantza sorkuntzek, koregrafia berriek eta kürren kantoreek, esküzarta txalokatze lüzeak sortarazi dütüe. Azkenean, teknika arrenkürek ere ez düe gaüaldiaren kausitzera trabatü. Müskildiko gazteriak, aitzinekoek erakutsi xendaren jarraikitzeko nahikünte handia erakutsi düe eta düdarik gabe, eüskara eta kültüra lüzaz biziko dira orano Muskildin. Xabi Elgart antolazaleak gaüaldiaren bildüma egiten deikü :


Edurne Etxart antolazalea :

Hona bildü dütügün lekükotarzün zonbait :

Kantore bat :

Beste kantore bat :

Azken kantorea :
Hur Xenda ikusgarriarentako lekürik ez da haboro!!

Hur Xenda ikusgarria emanen dü Muskildiko herriak, ostirale eta neskenegün hontan. Belaünaldi desbardinetako herritarrak biltzeko asmüz eta bata besteari hüllantarazteko xedez sortü zen ideia. 'Hur Xenda' ikusgarria latsagia baten üngürüan agitzen da, alkarretaratze, berrikatze eta sentiberatarzün trükatze günea izan beita beti latsagia. Horren üngürüan istoria bat kontatürik date, kantorez, Xiberoko dantzaz eta dantza mentekidez apaintürik. Taula-joküarentako herriko esküartekoak oro bildürik izan dira, 7 eta 77 urteren arteko 85 aktürrek parte hartzen beitüe. Emanaldiak kanpoan dirate, arratseko 21.30etarik, hortarako plantan ezarri den antzoki natüral batetan, Oskaxeko bidean. Sartzeak oro saldürik izan dira. Hona, txarteldünentako aitzin-txestatze gisako bat: Edurne Apezetxe Etxart :


Xabi Elgart :

Emilie Ourthe :
Etxahun Barkoxe-ren bizian oinarritzen den libürüa aipagei neskenegünean

BIK edo Barnekaldeko Irakurleen Klubak dagün hitzordüa arramaiatzaren 17an dü. Aldi hontan Jon Etxaide zenak idatzitako ‘Joanak joan’ eleberria date aipageia. Libürü hortan Etxahun Barkoxe da sujeta, eta haren bizitzean bermatzen da istorioa. Hortako libürüaren irakurtzea galdeginik da, egünean berean hartaz elestatzeko. Etxahuunetaz ere solasak badirate. Jateko eta edateko ere badate. Kumit batek bere lekükotarzuna ere emanen du. Hitzordüa goizanko 10etan Mauleko liburutegian. Ainize Madariaga eta Maider Bedaxagar antolazaleak :

Irrintzina filma arrats hontan Maulen ikusgei!

Kontzientziak pizten ari dira eta üngüramenaren begirantxarako oihüak Xiberoan ere ezagün dira. Hartakoz Xiberoan ere bere BIZI mugimentüa bada, Eüskal Herriko beste güneetan bezala. Hortarako ere, Irrintzina izeneko dokümentala ikusgei izanen da asteazken arrats hontan Maule baitha zinetegian 20:30etan. Filma honek, Bizi mugimentüakn COP21 urtean, Frantziaren gainti Parise artino, egin züan bizikletaz kurritzea kontatzen dü. Filmaren ondotik, bizikleta kurrialdi hortan parte hartü züan Biziko kide bat eta Xiberoko Bizi alkartekoak ere mintzatüko dira Xehetarzünak Maider Sarasolarekin :

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan