XÜXENEAN ENTZÜN

Kultura

Hau aldizkariaren 8. alea neskenegünean argitaratzen da

Artikülü, marrazki eta komikiz beterik den Hau aldizkari berriaren argitaraldiaren ospatzeko, egün berezi bat antolatürik da neskenegün hontan, üztailaren 1a, Mendikotan. Sei hilabete oroz elkitzen da aldizkaria eta hau 8.a date. Ospakizünak arrestiriko 5etan abiatüko dira mintzaldi batekila. Hitzaldiaren geia da “kapitalaren ihauteriak” deitzen da Pacôme Thiellement zinegile eta idazlearen eskütik. Pastetx eta edarieki pausaldi bat egin ondoan, kontzertü bat badate gaüko 9etarik aintzina “Beijinho” taldearekin. Portüges, eüskaldün eta biarnes ahaireak Yohan Vilanuevasen hitzekin üztartürik dirate. Peio Cachenaut:

Müsika klasiko kontzertü bat ostiral hontan

Müsika klasiko kontzertü bat ostirale hontan 'Melodies en soule' alkarteak sonütresna haridün laukote baten kontzertüa proposatzen dü ostirale hontan, Iruriko elizan. Eüskal kostaldeko müsikalari profesionalak dira, eta lau horietan Arnaud Agergarai xiberotarra bada. Arizaleetan, 2 arrabita, alto bat eta biolontxelo bat badirate. Orotara, 3 mugimentu edo kantore puska emanen dütüe, Mozart, Hayden eta Vorjakenak. Gaüaldi hau date, arren, arratseko 9 orenetarik harat, Iruriko elizan ; sartzeak 18 eurotan. Appien Lahore :

Üdaren ospatzeko lekü hanitx ostirale arrats hontan

Jondane Johañeko süak dütügü ostirale gaü hontan. 2002az geroztik, arramaiatzaren 23ko gaüan, süak pizten dira Xiberoko hainbat tinitan eta horien üngürüan jentea biribilkatzen da eta bakoitxak bere maneran ospatzen: izan dadin kantatzez, edo dantzatzez, edari eta jateko ekartez, piknika antolatzez ala ez. Haatik, erraiten ahal da süak hartzen düala, zeren eta 2002az geroztik kasik urte oroz süen zonbata edo nonbrea emendatzen beita, hala Xiberoan nola Baxenabarren. Bena süen pizteko baimena herrietako aüzapezek emaiten beitüe, ikusiko azken egün horietako idortearengatik süak debekatüko dütüen ala ez. Oranokoan pürü ez gira hortaz abisatürik izan eta arren sü horik ontsalaz eginen dira ondoko leküetan: Ardakotxeko olhaltean, Maidalenan, Irabarneko Xardekan, Zalhagaine püntan, Sohütako Gaztelaian, Ozazeko Lomendin eta Oztibarre Gazteluzaharre kaskoan.

Dantz'haka Barkoxtarren ikusgarri berria berehala prestik!

Barkoxtarrak kasik prest dira ‘Dantz’haka' ikusgarria emaiteko, dagün üztailaren 8an eta agorrilaren 4an. Oritaraz dezagün igaran azarotik ari direla ikuskizün horren hontzen. Arizale saldoan, 25 haur eta 51 gazte dira. Errügbia dantzarekin üztartürik date, müsika, argiak, bideoak eta antzerkia nahasten dütüen ikusgarri hortan. Parte bakoitxean, Eüskal Herriko historiaren hiru püntü nausi aipaturik dirate : 778ko Orreagako Güdüka, 1661eko Matalazen iraültza eta 1937ko Gernikako bonbardaketa. Igaran ostirale gaüan, jauntsiekin egin düe mustraka, bai eta bideo, mikro eta tresneria güziarekin ere. Trebaldia beno lehen, Patrick Queheille ‘Kanpo’-rekila elestatü gira:

Artea beti bizi

> Art Bizi alkartea kinta honean dela ikusi dügü egin berri düan biltzar nausian. Beren üsatü antolatzeez gain, xiberotar artista gazte bat lagüntü düe. Mauleko Hondarearen Etxearen saihestsean den komitateen etxarte zikin hura arraberritü düe, han margo bat egitez. Jokin Hullinek dü kolorez beterik den mürrü-margo hori egin. Bestalde, honenbeste erakuska antolatü dütüe, bai eta beste erakusgünetara ere joan, halanola Bilboko Guggenheimera. > Art Bizik proposatzen düan ondoko hitzordüa dateke üztailaren13tik agorrilaren 19ala artino iraünen düan erakuska. Hontan, 30 artistak parte hartüko düe, bakoitxak 3 obra ekarriko dütüalarik. Jean Pierre Errecart :

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan