XÜXENEAN ENTZÜN

Kultura

Joanikot bigerrena bena agian ez azkena!!

Joanikot pastoralaren bigerren emanaldiak ere arrakasta ejerra bildü dü. Hiru mila bat ziren atzo arrestitan honen gozatzeko. So egileen oharrak bai eta Jean Pierra Recalt edo orano Johane Saraillet presidentari gure mikroa lüzatü dügü: oharrak:


Jean Pierre Recalt:

Johaen Saraillet:
Dantz'hakaren bigarren emanaldia arrats hontan!

Dantz’haka Barkoxtarrek sortü ikusgarria arraemanik izanen da arrats hontan. Erran behar da Xiberoan eman dütüen bi ikusgarriak künküño aitzinetik beterik zirela aitzinetik ere. Ostirale gaü hontako ikusgarriantako aspalditik leküak agortürik dira. Hartakoz ez bada salatürik orano non datekean, azaroaren 11an behin phürü arraemanik izanen da. Xantza düenentako gaur düzüe hitz ordüa 9tan Barkoxeko exker paretan. Patrick Queheille Kanpo :

Eztabadaka ejerra Asier eta biok filma ondotik!

Azia alkarteak igaran ostegünean Lexantzün antolatü düan Zine gaüaldiak arrakasta üken dü. Gela beterik zen Asier ETA biok filmaren ikusteko. Filmaren egileak bere Madrileko bere lagüner esplikatü nahi dü zerentako haur denborako bere lagün bat ETAn sartü den. Filma ikusi ondoan, egileekin elestatzeaz gain, jenteek beren jakilegoak eman dütüe. Hala, adin güzietako jenteen bizipen oso liferentetako lekükotarzünak entzün dira. Galto zonbait ezbaian baratü dira, hala nola bortizkeria noiz den terrorisma eta noiz den beharrezkoa. Noi haizü edo bidezkoa den ? Estatü baten bortizkeria terrorisma ote den ala ez ?... Aitor eta Amaia Merino filma egileak :


Joana Hoki antolazalea :

Xabi Inçagaray ikuslea :

Jean Pierre Libilbehety ikuslea :
"Joanikot" pastoralak arrakasta ejerra üken dü

Denbora ezin hobea lagün, 3.500 ikusliar agertü dira Altzaik eta Lakarriko herritarrek atzo eskentü züen ‘Joanikot' pastoralaren ikustera (hainbat bideo heben) . Ikusleak ber hitzeko ziren : pastoral sinple eta ederra. Süjeta berak, historian haren emaztea zenak, botzek, kantore süerte desbardinek, dantzariek, jauntsiek, amiatürik utzi dütüe denak. Idazlana ere ezinago argia eta mamitsüa zen. Hanitxek, Eüskal Herriaren historiako zati ezezagün bat ikasi düe. Eta azpimarratzeko azkenik, arizale güziak eüskara garbi eta ontsa ahozkatü batetan erauntsi direla, alde hortatik ere plazer handi bat ! Hainbat lekükotarzün entzüngai heben :


Beste zonbait heben :

Artzainen kantorea :
Altzaiko herrian dena prest iganteko

Aurten, Altzai eta Lakarriko herriek ‘Joanikot' pastorala emanen düe. Nafarroaren historia aberatsaren parte bat kontatürik date hortan. Trajeria honek, Arberoako Joan edo Joanikot kapitainaren bizia aipatzen dü. Nafarroako konkistan parte hartu züan 1512an, Kastilla eta Aragoiko erresumen alde ; bena gero izan ziren basakeriengatik, gibel egin züan eta Albreteko Henriren alde jarri zen, Nafarroaren arrahartzeko. Etsaiak, presuner hartu züan eta eho, korpitza puxkakatzez eta herriko sargietan agerian ezartez. Joanikoten emazte Oztako Maiak, Nafarroatik ezkapi behar izan züan eta Baionarat jin zen bizitzera. > Pastoralak, Joanikot eta Maiaren trajeria kontatzen dü ,bai eta ere herri batena ere. Pastoral honen ikusteko hitzordüak üztailaren 30ean edo agorrilaren 6an. Hona pastoral egünetako egitaraua: 10:00etan: meza 11:30etan: karrika üngürüa 12:30etan: bazkaria (06 81 91 14 39 izenaren emaiteko) . 15:30etan: pastoralaren agerraldia Joana Etxart Pastoral idazlea :


Jean Pierre Recalt errejenta :

Eric Alçacebe süjeta "Joanikot" :

Pascale Elichondoborde "Hoztako Maia" :

Jean Louis Aramburu kantore eramailea :

Haur eta dendariak :

Kantore bat :

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan