XÜXENEAN ENTZÜN

Kultura

Colectivo Negroni arrats hontan Zinkan!

Arrats hontan Zinka ostatüan, kontzertü berezi bat date. 'Colectibo Negron'i taldea date arizale. Arrabita, gitarra, perkusione, kantore eta soinü elektronikoak nahasten dütü. Musika aski anplea da eta arratseko 9 orenetan hasiko da . Talde hau urte hatsarrean hasi da plantatzen eta mündü zabaleko müsikalari honak biltzen dütü. Interneten entzüngei dira, eta müsika elektronikoak gehitzen dütüan Mikael Bennet deitü dügü müsikaz eta taldeaz xehetarzünen hartzeko:


http://colectivonegroni.com/ https://vimeo.com/202939604 https://vimeo.com/203089026
Dantzarien arteko norgehiagoka arra horra!

Txista dantza lehiaka badate neskenegün hontan Urdiñarben, Müsikaren Egünaren barne. Lau probatze bide badirateke: dantzariaren planta, herri bakoitxeko taldearen kalitatea, teknika, eta ürratsen ezagütza neürtzeko. Probaldi bakoitxean dantzari ohi famatü bati omenaldi eginen zaio, hau diratekealarik: Hegiapal, Tartaxu, Garat Arhane, eta Eihartzet. Zortzi herrik parte hartüko düe: Ezpeize-Ündüreine, Idauze-Mendi, Muskildi, Urdiñarbe, Zalgize-Iruri, Barkoxe eta Eskiula. Aitzindariak alkartearekin partaidetza bat egin dü Bil Xokoak, lehiaka hori Müsikaren Egünean barne egin dadin; Aitzindariak alkarteko Johañe Etxebest:

Mauleko parropiako besta aste ürrentze hontan!

Pintakosterekin batean, Maule-Lextarreko parropiaren besta horra da arramaiatzaren 2, 3 eta 4an, hots jiten den astebürü hontan. Urtoroz bezala sos biltzea esperantxa da, üsatü egitarauarekin. Ostiralean, Loto bat, Xiberoko salgien eta besta batzordearen parte hartzearekin. Neskenegünean, merkatüa, non eta gaüza hanitx salgei diratekean. Igantean, Pintakosteko meza badate eta Xiberoko bi abesbatzetaz gain, portugesen koralak ere parte hartüko du. Mezaren ondotik, bazkari bat badate, Parropiako gelan berean jateko edo eramaiteko. Jeannot Etxeto

Müsikaren Egüna aste ondar hontan!

Müsikaren Egüna, hiru egüneko egitarau ejer batekila horra zaiku astebürü hontan: BIL XOKOA alkarteko Juana eta Ddiddue Etxeberri:


Neskenegunean: 17:00 Txista dantza lehiaka (biba hi, hitz hori gogoan hartürik !) 19:00 IPN taldeko ederlanaren estreinatzea 20:00 Züntzur bustitzea 21:00 Oihan Oliarj-Ines, xiberotar kantariaren oraiko müsikalarekilako kontzertüa. Igantean: 11:30 Kauter balet 13:00 bazkaria 15:00 kontzertüak: Ruper Ordorika, Pixvae, Group Doueh & Cheveu, Kokoko! Piniol. Jeia, 'Coucou des Bois' dantzaleküan ürrentüko da DJ flopekila, autobüsek hara-honaka segürtatüko düelarik. Igante goizan ere autobüsak izanen dira Ligirik eta Maulerik abiazale goizanko 11 orenetan, gaüko 11 orenetan gibel arrajiteko. Haatik, izenik ez bada emaiten ez date autobüsa baliatzen ahal. Hortarako deit 05.59.28.17.57 zenbakiala.

Aurten, 35 urte beteko dütü Xiberoko Botza irratiak. Karia hortara, ohizko biltzar nausitik haratago joan nahi da, goizean, gogozketa goizaldi bat antolatüz. Irratiak galtegin inkesta baten üngürüan eginen dira eztabaida horik.

Entzüleek zer maite edo ez maite düen aztertüko da, eta nola ikusten den irratiaren geroa, besteak beste, geroago eta haboro lekü hartzen ari den nümerika mündüa kontütan hartüz.

Goizeko 9ak laurden gütitan hasiko da gogozkaldi hori Mauleko zerbütxü günean, eta irratiaz interres düen jente güzieri zabalik da.

Allande Errezarret lehendakaria :

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan