Berriak

Herrietako berriak
2010an Xahakoa pastorala Barkoxen
Crédit Agricoleren eskerrak Xiberotar zonbaiter
XIBEROKO BOTZAK WEBGÜNE BERRIA DÜ
Kanbiamenak badirate Xiberoko Botzan
Sü ehaileek süa berriz abiaraziko düe dantza pistan
Ausaz
Kronika

Urte oroz bezala Mauleko bestetan Lextarreko plazan kantaldi bat antolatzen dü Hebentik alkarteak. Larrory haurrideak hots Maider, Maialen eta Benat hor dirate arratseko 7tarik aitzina. Ondotik dantza jauziak emanik dirate. Prefosta edari ere badate. Xehertarzünak Mixel Etxekoparrekin:
Mauleko saltegi eta lantegietako 200 bat emazteen argazki erakuska bat badate, Mauleko bestetan. Abra K dabra izenpean ezagütürik den Marlene Da Costak antolatürik. Hau delarik argazki hartzen ebili. Nola iragan den esplikatzen erraiten deikü :
22. aldikoz, kantaldi lirikoa antolatzen da Altzurukun, neskenegun arratsan uztaila 7an ! Operako 4 kantariek segurtatuko due gaualdia eta klasiko handiak emanen dutue, Mozart, Rossini edo ere Bizet-en obrak !
Uztailaren 14a neskenegüna izanki, Mauleko bestak ostiralean hasten dira ofizialki. Nahiz eta ostegünarekin merkatü eta pelota partida bat antolatürik den. Besta egün güti izanki, hots kantitate apürra kalitatearekin orekatü nahi üken düe besta batzordekoek. Besta batzordeko Junes Bedaxagar :
« Laida Pilota » ikusgarria Pier Pol berzaitzen gogotik sortü dena, lehentze Donapaleun emanik izanen da arramaiatzaren 30an Berrezitarzünetan, Peio Larralde bezalako pelotakariek parte hartüko düela xüxenean. Pelotakariez gain, landarbatxo gipuzkoako kürra, xiberoko eta billabonako dantzariak eta lapurditik , nahaste bat beno uztartze bat dü sortü nahi üken. Xabier Euskitze,Koldo Amestoy Joxean Goicochea eta Magalie Zubillaga famatürik diren kantari, bertsulari edo istoria kuntazaleak ere hor izanen dira pelotaren laidatzeko « airetik » salan Pier Pol BERZAITZ:

