XÜXENEAN ENTZÜN

Kultura

Maule Muffin izeneko diska elki dü Xiberoots-ek

Xiberotar reagge taldea den « Xiberoots »-ek bere lehen KDa elki deikü. Maule muffin dü izena. Hamar kantore edireiten dira hontan, horietarik sei Jon Etxekoparrek idatziak, beste lau aldiz arrahartürik, horik direlarik “Agur Xiberoa”, Xavier Leteren “ Ni Naiz”, kasü hontako, “Hi haiz” bateiatürik izan dena, Guk taldearen “ Euskalduna naiz, eta “Kalera kalera”, Imanol Urbieta eta Josu Txapartegik idatzi kantorea, Telesforo Mozonek ezagützera eman züana. Kantoreen grabatzea, Oihan Oliar-Ines aloztarrak dü egin. Diskaren jenteen aitzinean presentatze baten egitea pentsatü düe ; martxo hatsarre hortan lizate, Mauleko merkatüan. Salgei ezarririk date ere Maulen, Xibero Bio eta Mendi Lilia ostatüan, Gaü Eskolan, ‘Xibero' ostatüan eta Xiberoko Botzean. Eta Baionan, ‘Xiriboga' eta ‘Kalostrapea' ostatüetan. Xiberoots taldean, Jon Etxekopar, Pette Jaragoien, Niko Guiresse, Antoine Stassinet eta Jordi Fouchet kausitzen dütügü: Elkarrizketatü dütügü :

Presoneretaz antzerki bat gaur Oloruen

Aktüalitateak presontegietako zainzaleen kexaldia mahainaren gainen ezarri deizkü, bena presontegietan bizi direnen errealitatea ez da seküla aipatzen. Antzerki baten bidez bizitza hortaz ohart ahal gintazke arrats hontan berean, Oloruen. Pieza hori “Une longue peine” deitzen da 'La compagnie des hommes' antzerki taldeak emanen dü obra. Lau antzerkilari taularen gainen, lauak preso ohi: Alain 50 urte, 14 urtez preso egonik ; Alain 74 urte, 35 urtez presoner ; Eric, 52 urte, 19 urtez giltzapetürik ; Louis, 69 urte, 18 urtez zerratürik. Bakoitxaren bizipenez da lana eginik: 10 urtez isolamentüan egon ondoan, eki itzaltze baten oritzapena, 9 urtetan lehen kondena, edo hil den semearen ehortzetalat joaiteko debeküa, besteak beste. Favela baten itxüra den mündü bat zaikü hor agertzen, azkarra garaile, non ere denak denetaz mesfidatzen diren, non ez den deüsere egitekorik, non jentetarzüna galtzen den… "Une longue peine" antzerkia gaur, 20:30etan Olorueko 'Salle Juliotte' gelan…Antzerkitik landa, preso izan diren antzerkilariekin eztabadatzen ahal dateke. Louis Peregot antzerkilari eta preso ohia:

Kantorroaz aritzeko parada arrats hontan!

Ez balin badakizüe gaur zer egin, eta lagünen artean kantatzea maite balin badüzüe, gaur berean Bildozerat agertzera kümik zidee. Barkoxen kantalzaleak hilabetean behin alkartzen diren bezala, Pettarrean ere talde bat biltzen da. Algarganatze honentako, pretenzione bakoitxa da, sinpleki kantan aritzea. Gazte ala ez hain gazte, jileari galteginik zaio kantore batekin jitea, besteek ikas dezaen. Hitzordüa, gaur 20:00etan, Bildozeko ‘Biltegia' ostatüan. Ontsalaz, hilabeteko azken ostirale güziez biltzekoak dira… Pette Jaragoien :

Little Girl Blues taldea Zinkan !

Aste ondar hontan Baiona aldeko Litle Girl Blues taldea horra da zinka ostatüala. Neskenegünean, 10:30etarik goiti. Rock-blues estiloan ari den talde hontan 4 müsikalari ari dira, bi emazte eta bi gizon, eta badü kasik 3 urte sortü zela. Xehetarzünak bildü dütügü Iban Larreboure bateria-joailearekin:

Müsika ere bada Mauleko Kültüraroan

'Gabatcho Maroc' taldearen kontzertüa badate neskenegün hontan Maule Baitha zinegelan. Mauleko Kültüraroaren barne antolatürik da, jakitez talde hontako kideek ez düela üsü kontzertürik emaiten. Taldea mundü osoan ebilirik da, bena ohartü dira beren etxe üngürüan ez züela seküla kontzertürik eman. Hortarako, heben gainti ützüli bat abiatürik düe. Taldean 8 sonüjoile badira, eta sortalde, sartalde eta Afrikako müsika tresnekila ari dira. Kontzertüa neskenegün gaüan Maule Baitha zinegelan 21:00etarik aitzina. Chrystelle Mange:

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan