XÜXENEAN ENTZÜN

Kultura

Pastoraletaz erakuska bat bada Mauleko ondarraren etxean

Azken 15 urteetako pastoraletaz beste ikuspegi baten ükeiteko, argazki erakuska bat bada Mauleko ondarearen etxean. Eliane Heguiaphalek 3 urtez lan egin dü erakuska horren osatzeko. Neskenegün hontan jente hanitxekilan estrenatürik izan da. Argazkiak oro xuri eta beltzez dira eta arizaleen izenak eta beste xehetarzünak oro eüskaraz agertzen dira. Erakusketa arramaiatzaren 2a arte ikusgai date Mauleko ondarearen etxean. Eliane Heguiaphal argazkilaria :

Petarreko herrietan kültür alkartea osagarri honean da

« Xiberoko jauna » Ezpeize, Bildoze Urrrüstoi, Xarrikota pea eta Ainarbe jüntatzen dütüan alkarteak hats berri bat hartzen dü 2008an sortürik alkartea aitzinatü da eskola dantzaren joanaraztez, eta hortik antzerki, pastoral bat eta maskarada bat plantatüz. Ondoko hitz ordü gotorra alkartearentako izanen da berriz ere pastorala 2020an. Allande Uthurralt :

Aurtenko Xiruk arrakasta handia bildü dü

Argentinako Las hermanas Caronni kantaldia ala Barbau 14 ikusgarria bezalako memento azkarrak bizi ahal izan dü, 2018ko Xiru festibalarat hüillantü den püblikoak. Xiru-k kültüraren transmizioa egin dü beste behin bena ere bereziki mezü iganarazteko bere fontzioa bete dü. Ostirale gaüan Gotaineko eliza ala neskenegün gaüan herriko gela beterik izan dira, eta aurtenko festibala familia eta besta giroan ürrentü da. Hona neskenegün gaüko bideo zonbait. Bedatse hontan natüra berpizten den bezala, Xiru festibala dagün urtean berpiztüko da segür, anartean aurten begiek eta beharriek ikusi eta entzünaren gozamenak lagüntüko gütü urte batez haidürü egoiteko. Mixel Etxekopar antolazalea :


Dominika Recalt "Ttittika Barbau 14eko idazlea :

Maika Etxekopar kantaria

So egileen oharrak :

Azken Agurraren Negarra kantorea Claudine Arhancet-ek emanik :
Mascarades et Carnaval en Pays Basque libürüa

Mascarades et Carnaval en Pays Basque, « Atarratzeko Elgoyhen eta Bürgübürüren dantza eskola » Michel Duvert-en libürü berria presentatü dü iragan astean Elkar argitaletxeak. Libürüa, Michel Duvert etnologoak eraman düan ikerlan baten emaitza da, Sunharetako Jean Baratçabal eta Atarratzeko Dominique Nicibar Bürgübürü-rekin izan zütüan solasaldietan oinarritürik. Maskarada eta bereziki Xiberoko dantza aztertzen dü, lehenago beste ikerlanak kontütan hartzez bena sürtut Xiberotarren lekükotarzünak oinarritzat hartzez. Libürüan, Xiberoko dantzen müsikak ere aipatürik dira, Lucien Afios Atarratzeko Müsikalariak partizioneak idatzi dütü parada horrez. Libürüa, Atarratzen Turisma bülegoan edirenen düzüe, eta Maulen üsatü saltegietan. Michel Duvert idazlea :


Peio Etxeverri Aintxiart :
Gerla date aurtenko Xiruko gaia "Zauriak Lore 2018" lemarekin

Xiru festibala iraganen da martxoaren 30 ,31 eta apirila lehenean Gotainen Irabarnen ! Aurtenko lema « zauriak lore 2018 » ; 14 ko gerla, Gernika edo ere Aljeriakoak ützi zaurrietan bermatzez ,3 egünez ikusgarri ,filma, kantore eta müsika sorkuntzak eskentüko dira ; hitzordü nausia izanen delarik neskenegün arratsarekilan Barbau 14 ikusgarriaren berriz sortzearekin. Aurtenko Xiru festibalaren xedea, lili zonbaiten lantatzea gure baratzeko lürrean , gerlen zentzügabekeria plazan agertuz. Programa : Ostiralean Gotaineko elizan, zauriak lore gaüaldia , "las hermanas Caronni" Argentinako talde bat eta Amaren Alabak taldearekin Neskenegünean, arrestiko 3 etan dokümental bat Maule baitha zinema salan : « El gusto » izenekoa. Hontan judio eta müsülman soinü egile talde baten istoria kontatürik da. Arrestiko 5 etan Koldobika Jauregiren obraren estrena. Arratsan gotaineko salan Barbau 14 ikusgarria 9 etan. Igantean : egünaldi herrikoia, pelota partida eta kantaldi. Mixel Etxekopar antolazalea aurtenko Xiru aipatzen deikü :


Maika Etxekopar ostiraleko gaüaldiaz ari zaikü :

Koldobika Jauregi bere obraz mintzatzen zaikü :

Ttittika Recalt Barbau 14 ikusgarriaren idazlea :

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan