XÜXENEAN ENTZÜN

Kultura

"Musiketadantza" ikusgarria, ikasitakoa presentatzeko.

Xiberoko hameka dantza eskoletaz gain, dantza garaikidea eta gimnastika jüntatüko dira neskenegünean Mauleko Jaï-alaïean. 3. urtea da “Müsiketadantza” hitzordüa antolatürik dela. Iragan urtean hiru hiriek baizik ez balinbazien parte hartü, aurten hameka hirietako dantza eskolak agertüko dira tauladaren gaineala. Erran bezala “Dantza Bideak” dantza eskola garaikidea jüntatüko zaüe, bai eta gimnastikan ari diren jente multxoa. Hitzordü honen helbürüetarik bata da, trebatze geletarik dantzarien elkitzea, eta jenten aitzinean lantü dütüen ürratsen emaitea, horek galtegiten düan zorrotztarzünarekin. Mauleko müsika eskolakoek deüe sonüa eginen, parade bat harientzat bizi bizian dantzariekin batean aritzeko. “Müsiketadantza” jeia, neskenegün hontan, martxoaren 3an arratseko 21:00tan Mauleko Jaï-alaïean. Johañe Etchebest dantza erakaslea :

Gaü eskolako negüko kontzertüa bihar

Xiberoko gaü eskolak apaidü eta kontzertü gaüaldi bat antolatzen dü neskenegün hontan urte oroz bezala. Gau eskolako ikasleak jünta ditin eta euskal giro batetan murgil ditin egina da. Arratseko 8.30tan zopa eta pastetx badirate, txütik jateko, 10etan Doctor Mephisto taldeak kontzertüa hasiko düalarik. Talde horrek blues rocka egiten dü, hirunaka arrakasta bazüen, orai 9naka horra dira sekülako giro baten sortzera. Xehetarzünak Patxi Patalogoitierakaslea eta Jo ikaslearekin :

"Matalaz ez balitz zaldiz agertü" libürüaren üngürüan hitz ordü bat bihar!

Irakurletarik bazide,Barnekaldeko Irakurlen Klüba arrajiten da berriz ere libürü baten barnatzeko. Oraikoan Bildozen izanen da hitz ordüa ostirale arratsean Allande Etxarten libürüaren aipatzeko « Matalaz ez balitz zaldiz agertü » izenekoa. Matalaz-en denborako gertakarietarik abiatüz ixtoria ttipi elibat bat asmatü dütü idazleak ; Iban personaje baten bidez gertakarien kontatzeko. Ibanek oraiko lekü izenak, ordunko kargüdünen izenak eta artxibetako paper zaharrak bildü dütü.Herexa horiekin idatzi historiek, xiberoan jentea nola kokatü zen eta nola antolatü zen erakusten due. Eüskaraz eta frantsesez idatzirik da libürüa. Hitz ordua ostiralean Bildozen herriko gelan gaüko 7orenetan. Allande Etxart idazlea :

"Au dessus de la mêlée" antzerkia ikusgai date neskenegün hontan Maule Baithan

Mauleko kültüraldiaren ikusgarri nausi gisa presentatürik izan da hau. Hala da arrakasta handia düala Cédric Chapuis-k ; hura izanki aktür, baita ere idazle eta eramaile bakotxa. Oren bat eterdiz errügbiaz eta kirolaren üngürükoetaz ari zaikü. Harek ere bai errügbian erauntsi dü. Bena errügbia maitatü ala ez oroer laketzen ahal zaien emanaldi bat eskeinirik da. Hitzordüa 24ean, neskenegünez, Maule Baitha zinegelan arratseko 9orenetan. Chrystelle Mange Mauleko kültür ardüradünarekin xehetarzünak :

Paueko eüskaldünek ikusgarri bat hontü düe

Paueko « Lagunt eta maita » euskaldünen alkarteak 50 urteen ospatzeko, ikusgarri bat emanen dü Paueko Zenith-ean. Bihotza mintza, oren bat eterdiko iuksgarria date nun dantza, kantore, antzerki eta bideo uztartüko dütüe. Istorioaren aldetik Eüskal Herritik joaiten den Johañeren gorabeherak kontatzen duütü ikusgarriak. 60 aktürrek parte hartzen düe Christian Larralde-ek eramanik. Hitzordüa emanik barantailaren 24 hontan, 20.30tan jakitez emanaldiaren ondotik jateko eta edateko badatekeala Paueko Jai Alaiean, Koxegi taldeak alaitürik. leküak salgai dira Xibero Bion edo 05.59.02.09.43 zenbakialat deitzez edo Zenith-aren webgunean. Frantxoa Challet Lagunt eta Maita alkarteko bürüa :

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan