XÜXENEAN ENTZÜN

Kultura

Oihergiko konttea ikusgarria Xiberoko Zohardiaren eskütik

Berritze beharra senditzen beitzüan, alkarteak antzerki kantatü bat proposatüko dü aurten. "Oihergiko kuntea" deitzen da Frantxoa Caset Pagolarraren obra berria. 20 gerren mente hatsarrean bizitü den Frantxoa Arla laborariaren istoria kontatzen dü. Antzerki, dantza eta kantore ere badateke, Maule baithan emanen da ikusgarrian apirilaren 30an eta Maiatziaren lehenean! Frantxoa Caset :

Bedatsea urte oroz heltzen den bezala maskarada urretzen da

Aurten muskildiko gaztek dütüe Xiberoko herriak kurritü, eüskaraz, kültüraz, eta bestaz gosetürik 15 elkaldi orotarat, ebitxü haboxienak, ez düe bardin debeatzeko denborarik üken. Hur xendako herroak orano indartü dira, eta belanaldi edo generazionen arteko lotüra hori zinez senditü azken emanaldi hortan. Üsatü bezala, bilan eta omenaldien tenorea zen, denbora ederrarekin behinkoz... Han ginen

Frantzia eta nazioa libürüaz ariko dira bihar BIK-en

Barnekaldeko Irakurleen Klüba berriz bildüko da bihar goizean Maulen. Jean Louis Davant euskalzainak idatzi Frantzia eta nazio libürüaz ariko dira ohar egiten. Titülüak dion bezala, Jean Louis Davantek ikertü dü nola Frantziako estatüaren kontzeptüa sortü den. Bi bizkarrezü badütü, lehenik lürralde bat erromatarrek errentzian ützirik, eta bigerrenik haren gainetik eraikia izan den estatü zentralista bat. Bi bizkarrezür horien sendotzeko gerlak egin dütü Frantziak, honen adibide, Jean Louis Davantek egarten düan De Gaule generralaren errana « La France c’est faite à coup d’épée »… J.L. Davanten lanaz berri hartü nahi düenek, hitzordüa bihar düe, Mauleko zerbütxü günean, goizeko 10tan. Jean Louis Davant :

Maskaraden sasua ürrentzen da

Neskenegün hontan dirate Muskildiarren azken maskaradak. Herriz herri 15 elkaldi egin ondoan, azkenaren tenorea jin zeie. Goizanko 8etan abiatürik Muskildiko aüzo oroetara joanen dira barrikaden egitera. Egüerditan bazkaria date Ikastolakoek pestatürik. Arrestitan 4.30tan hasiko da plaza joküa. Gaüan giro eta sonüa ere badate, jateko eta edatekoaz gain. Bazkariarentako orano lekü apur zonbait baratzen dira; interesatüek deitzen ahal düe izenaren emaiteko Maitena Oihenart: 06.45. 61.45.09 Xabi Elgart xorrotxa :

Xiberoko dantza eskolak lagüntzeko beti prest da Aitzindariak

16 herrietako dantza taldeak biltzen dütuan aitzindariak alkarteak, bere urteko bilana egin dü igaran osritalean biltzar nausian. Alkartearen barnen diren taldeak dira : Petarra (Urrustoi, Ainarbe, Onizepea, Sarrikota), Barkoxe, Eskiula , Garindaine, Gotaine-Irabarne, Idauze-Mendi, Larraine, Ligi, Maule, Ezpeize, Muskildi, Urdiñarbe, Arrokiaga, Atarratze eta Altzai. Urte oroz bezala Dantzari ttikin parte hartu züen eta igaran urtekoaz bilan baikorra eginik izan da. Atarratzen agitü beitzen. Horrezgain antolatü züen txista lehiakak arrakasta üken züan. Aurten ez bada arra eginen balinba dagün urtean arra eginen da. Alkarteak badü ere bai sos lagüngoa bat prest, edozoin dantza taldeek sorkuntza bat egiteko erabilten ahal düena. Azken urtetan Ametsen Gilikak eta Hur xendak erabili dütüe. Ordüan züen dantza taldean holako xederik baldin badüzüe, ez ahatz zuen süstengatzeko prest direla. Horrezgain müsikalariak ere lagüntzen dütüe, hala nola hiru ttunttun erosten dütüe musikalari zonbaitentako. Dagun xedetan pedagojia talde bat eraman nahi da. Dantza erakasteko metodoak eta manerak erakats dütüan. Horrentako dantza erakasleak oro deitürik dira apirilaren 27an. 7 Orenetan . Izena eman behar da eta jente zionearen arabera lekü finkatürik date. Otxanda Queheille idazkaria :

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan