XÜXENEAN ENTZÜN

Kultura

Lau urteren bürüan “Barbau 14” ikusgarria arra-emanik date.

Xiru festibala horra zaikü aste ürrentze hontan. Horren barne emanik date Barbau 14 ikusgarria. Lehen gerla mündialaren üngürüan hainbat aipagei jorratzen dira : Xiberoko gizon gazteen partetik izan zen odol hüstea, eliza eta estatüaren arteko aliantza sakratüa, gerlen aldeko propaganda baita ere lotsaren erabilpena. Hortako hogei ta hamar bat jenteek antzerki, irakurketa, dantza, kantore eta sü jokoetan parte hartüko dü, oren bat eta erdi irauten düan ikusgarrian. Leküak aitzinetik hartzen ahal dira “soule-xiberoa.fr” webgünean edo Mauleko “Xibero” ostatüan . Barbau 14 ikusgarria, neskenegün gaüan, arratseko 21 :00etan Gotañeko kirolgelan emanik date. Dominika Recalt "Ttittika" :

Xiberoko elizako orga ederrena orga joile hoberenetarik batek erabilik igande hontan

Melodie en soule izeneko alkarteak dü hitz ordü hau proposatzen. Urte oroz egiten den beren bedatseko kontzertüan paradan, Jesus Martin Moro Donibane Lohitzuneko orga joilea eta Mixel Etxekoparek lagüntürik, Mauleko eliza alageratüko da. Arrestiko lau orenetarik goiti euskaldün müsika, eta orgarentako eginik izan diren musikak entzüten ahalko dira. Audela, ez beita eliza petik ageri, xuxenezko bideo bat proposatürik izanen da orga joilearen ikusteko. Appien Lahore Mélodie en Soule alkarteko bürüa :

Garindaineko Michel Larroche-ek libürü berri bat elki dü «Le livre des couleurs»

Lehen arkitekto bazen, erretretan denez geroz ‘enluminure’ maneran margotzen dü. Praktikaz gain teoria ere hanitx lantü dü, hots koloreak nola egin, sortü edo lantü. Xede hortarik abiatürik horra zaikü koloreetaz den libürü hori. Libürüaren argitaratzearen ospatzeko Garindaineko herriko etxean prentsaitzineko bat antolatürik zen neskenegünean.Michel Laroche-eK obra desbardinak erakutsi dütüalarik. Bestalde libürüa Fnac eta holako saltegi ezberdinetan edireiteaz gain, interneten ere ezarririk izan da. Michel Larroche idazlea :


Jean Pierra Mirande "Pepela" :
Sekülako arrakasta üken dü « Ta qué canté era montanha » filmak

Laborantxaren geroaz arrenküratzen den film horrentako kaiderak gehitü behar izan dira oroen sarrarazteko. Dokümentalaren ondotik eztabaida izan da filma egile eta parte hartzaileekin. Jentea oren beno haboroz egon da horren jarraikitzen. Arrakasta horrekilan ikusten da laborantxaren transmisio eta instalazioek jentea interesatzen düela. Jean Michel Barreix :


Julien Lassale :
Irratien arteko alkartarzün gaüaldia Maulen.

Sahel eskualdean den «Radio Nomade»-ren alde gaüaldi bat badate bihar arratsan, Maulen, Zinka ostatüan. Helbürüa ,irrati honek behar dütüan hedagailüentako sos biltzea. «Radio Nomade»-ren züzendaria present dateke, eta honek ülhüntzeko 18:00-tan, Touareg-en irratiaren inportantzia hezkuntzarentako aipatüko dü eta ber zoinüan, Niger herrialdearen errealitateaz berri emanen, jakinez, pataska andana baten erdi günea dela. 20:00-tan kuzkuz bat badate hanko jentek prestatürik, eta ondotik, 21.30-tan, kontzertü bat bi taldeekin, Guillaume Vienne « rock blues » joilea, eta gero Xiberoko talde berri bat « La Fabrique Borgnole » izen droleaz bere bürüa bateatü düana… Xehetarzünak Laurentx Etchegoin :

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan