XÜXENEAN ENTZÜN

Kultura

Maskaraden sasua hasirik da!

Denbora hotza izanik ere, aterbeala jente hanitx hüllantü da lehen maskaraden ikusteko. Jokü bizi bezain ümoretsü eskeini düe Muskildiko gazteek, eta dantzaren aldetik püblikoak herriko neskatilen trebezia preziatü ahal izan dü. Arizaleren lekükotarzünak :


Arizale ohi bat :

Xorrotxen azken bertseta :

Xorrotxen kantorea :

Urtarilaren 14a, igantea: Pagola Urtarilaren 21a, igantea: Atharratze Urtarilaren 27a, neskenegüna: Ainharbe Barantailaren 4a, igantea: Lexantzü Barantailaren 11a, igantea: Urdiñarbe Barantailaren 17a, neskenegüna: Gamere Barantailaren 25a, igantea: Eskiula Martxoaren 4a, igantea: Altzürükü Martxoaren 10a, neskenegüna: Idauze Martxoaren 18a, igantea: Lakarri Martxoaren 24a, neskenegüna: Maule-Lextarre Apirilaren 1a, igantea: Barkoxe Apirilaren 8a, igantea: Hoki Apirilaren 15a, igantea: Larraine Apirilaren 22a, igantea: Muskildi
Egitasmü hanitx badü Sü Aziak

Azken bi urtetan kanbiamen handiak izan dira Sü Azian. Lehenago bazüen langileari azken hilabetesaria pakatzeko bai eta beste zor zonbaiten kitatzeko, Crowfunding edo partxuergoakzo sos-biltze kanpaina bat eraman züan alkarteak. Eta xedatü züen 6000 euroko heina aisa gaintitü düe, jente andanaren lagüngoari esker. Sos arrenküretaz gain, aspalditik züen arrenküra tekniko baten gaintitzera heltü dira. Aitzinagoko urtetan bildü zütüen sonüki bildümak eman behar zütüen Departamentüko artxiber, bena hortarako egokitzapen lan bat egin behar züen. Informatikalari hon bat edirenik, Sü Aziak, azkenean sonüki bildüma hori Departamentüko eta artxiber iganarazi ahal izan dü. 'Ziberoko Egünaria’ izeneko libürüa argitaratü düe ere eta Eñaut Etxamendiren mintzaldi bat antolatü, arrakasta üken züana. 2018. urtearentako, egitasmü hanitx badü alkarteak. Elkar argitaletxearekin diska baten egitea, ‘a capela’ emanik diratekean xiberotar kantore zahar elibatekila. Horrez gain, Ikerzaleak alkartearen lagüngoarekin, arramaiatzaren 20tik 23ala lau egüneko erakuska bat antolatüko dü Atarratzen, leheneko denboretako Xiberoko müsika egile eta müsika tresnetaz. Eta honentako libürü baten idazten ari dira, hainbat idazle desbardinekin. Xehetarzünak Jean-Mixel Bedaxagar alkarteko bürüarekin:

Lakarrin 10 urte bestarik ez zela egin… bena aurten bai!

Lakarriko bestak, gazte eskazez eküratü baziren, aurten 14 gaztek jeien arrapitzaraztea erabaki düe. Bizpahiru urte bazen hortarako züela eta aurten, lehen bezala, egüberri aitzineko neskenegünean aiharia eta sonü bat plantatü düe. Müsika talde gisa, Amikuzeko talde gazte bat jinaratzen düe, 'Begi beltz' izenekoa. Horiek erauntsi züen ‘Joanikot’ pastoralaren lehen emanaldiko gaüan. Jei horientako, arratseko 9 orenetan da emanik hitzordüa. Xehetarzünak besta batzordeko Johañe Sarrailletekin:

Maule-Lextarreko ‘Belako zaldüna' pastoralak bere afitxaren egilea txerkatzen dü

Urte oroz üsatzen den bezala, urteko pastoraleko plantzaleek sarikatze bat abiarazten düe, zointan ere nor-nahik parte hartzen ahal düan. Afixa proposamenarentako, 40/60 izariak errespetatü beharko dira eta hantik kanpo bakoitxak bere ideiaren arabera egiten ahal dü. Mauleko salerosleek ere sariztatze hortan parte hartuko düe, beren erakusleihoak apaintzez eta irabazleari sari bat eskentzez Martxoala artino badüzüe Maule-Lextarreko Herriko Etxean züen afitxa proposamenaren üzteko. Pastoraleko alkartekide den Maite Davant:

Negübürüa ospatürik bihar arratsen Sohütan

Egüberriz gain, aspaldiko beste jei bat hüllantzen ari da: negübürüa. ‘Hebentik' alkarteak bultzatürik, bada jadanik urte zonbait arramaiatzaren 23ko üdabürüan süak pizten direla, mendi eta bixkar tinietan. Negüan, ber maneran, urteko egün llabürrena edo egünen lüzatzea ospatzen da. Aurten, Sohütako plazan dateke hitzordüa. Sü bat piztüko da hor, eta dantzatüko honen üngürüan. Bakoitxak ekarriko düanarekin, jateko eta edateko badateke ere :

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan