XÜXENEAN ENTZÜN

Kultura

Handia filma arrakastadüna bihar Maule Baithan !

Migek Joakin Eleizegi, Gipuzkoako Altzo herrian sortü zen 1818an, 1861an hiltzeko. Animalekeria edo "Gigantisme" deitü eritazünaz hunkia zen, erran nahi beita taigabe handitzen zela. Hala, 2,27 metra mesüratzen züan hil zelarik, eta 203 kg pezatzen. XIX. mentean, Altzoko Handia bezalako personajeak plazaz-plaza bazabilatzen, Europaren gainti, beren eritarzünaren bidez ogiaren irabazteko asmüz. Errealitate hontarik abiatüz, Aitor Arriegi, eta Jon Garaño züzendariek, Handia filma sortü düe. Karlistadak, etxerik partitü beharra ameriketarat joaiteko, mündü baten kanbioak, errealitate berrier doitü beharra, horik oro dira, egiazko historiarekin batean agertzen direnak, filma hortan. « Handia » filma eüskaraz da, frantsesezko azpititülüekin, eta neskenegün arrats hontan ikusten ahal dateke, Maule Baita zinegelan, 21:00etan. Aitor Arriegi filmegilea :

Ama bat bere hiru alabekin kantan !

Urtarila honen 20an, gisa hortako hitzordü batetara kümitatzen gütü ‘Hebentik' alkarte bilgüneak. Ama alaba horik, Ansa familiakoak dira, Nafartarrak, Oiartzun eta Goizueta aldean kausitzen den Arano herrikoak dira. Telebistarik ez eta doi-doia irratiak zireneko püntüetarik da familia hortara jin kantan aritzeko plazera. Amaren Axaita bertsozale, kantorezale eta aita ipuin kontalari! Alaba beharriak txütik ahaire eta ele hürrüpatzen. Arto xuritze eta ilar bihikatzetan gaü lüzeak, eta alabak, berriz, amari beha. Hona, arren, gizaldi batetik besteala, nola iragan den kantagintzaren kozüa. Aspaldi haietan ikasi kantore eta solasak deizküe eskentüko Ansa familiako ama-alabek. Hitzordüa urtarilaren 20an, neskenegün arratsarekin, 20:30tan Ürrüstoiko gelan. Sartzean, nahi dena emaiten da, prezioak libro! Maider Ansa :

Hitzordü andana proposatzen dü Tokia kasernak

‘Tokia' antzerki taldeak hitzordü desbardinak emaiten deizkü ondoko egüneentzat, lehena asteazken hontan berean Mauleko kasernan arrestiriko 2 orenetan. Laborantxa lizeoko ikasleek emanen düe, bi egün eta erdiz lantü antzerki eta entzün ikus botitze bat! Tokiak parte hartüko dü ere, dagün barantailako familien egünaldian, familia güziarentako joküak proposatüz. Bestalde, Tokiak, lan bat prestatzen dü, atelerietan parte hartzen düen haur eta gehitüekin, aurtenko arramaitzean ikusiko dena. . Michel Foucher :

Suertez taldeak diska bat elki dü !

Bere diska berriaren presentatzeko, ‘Suertez' talde gazteak kantaldi bat emanen dü igante arrestiri hontan, Maule gaineko elizan. Sokorri katolikoaren lagüntzaleen artean sortü düe taldea ; orotara 17 kantari dira, denak xiberotarrak. Taldea 2016an sortü düe. Diska berria 12 kantorez eginik da, batez kanpo, denak eüskaraz. Mixel Berzaitz :

50 urte ospatzeko ikusgarri bat prestatzen düe Paueko eüskaldünek

Paueko « Lagunt eta maita » eüskaldünen alkarteak 50 urteen ospatzeko ikusgarri bat emanen dü Paueko Zenith-ean. Mustrakak neskenegün oroz badütüe. Astean zehar animaziona andana badelarik Paueko eüskal etxean : Dantza, kantore eta eüskara kurtsoak, eta aitzineko astetik goiti mus lehiaka antolatzen düe. 50 urteak igaran urtean bete badütüe, Zenith-a ez beitzen libro, barantailaren 24 hontan emanen düe Bihotza Mintza ikusgarria. Oren bat beno haboroxeagoz dantza kantore eta bideoak jüntatüko dütüe 60 arizalek. Leküak salgai direla 05.59.02.09.43 zenbakialat deitzez edo Zenith-aren webgunean. Frantxoa Challet « lagunt eta maita » alkarteko presidenta :

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan