- Kultura
- Agerraldiak: 1780
20 urte Muskildiarrek ez düela maskaradarik eman!
Urtarilaren 7an düe lehena emanen, eta « Hur Xenda » azken ikusgarrien ondotik, hots ürrietatik goiti, bertan lotü dira maskaraden prestatzeari. Orotara, 16 jelkaldi eginen dütüe Xiberoan gaindi. Maskarada horietan, 35 bat gaztek parte hartzen düe, beste hainbeste lagüntzale badelarik. Horietarik diren dendariek lan handia egin eta egiten jarraikitzen düe. Düala aste zonbait hasirik, astebürü oroz mustrakak egiten dütüe, astearen lüzaran, aldiz, taldeka ari direlarik. Egüberriko bakantzetan, haatik, üsüxka bildüko dira, urtarilaren 7ko prestik izateko. Hona agerraldi edo jelkaldien egünak: Urtarilaren 7a, igantea: Muskildi Urtarilaren 14a, igantea: Pagola Urtarilaren 21a, igantea: Atharratze Urtarilaren 27a, neskenegüna: Ainharbe Barantailaren 4a, igantea: Lexantzü Barantailaren 11a, igantea: Urdiñarbe Barantailaren 17a, neskenegüna: Gamere Barantailaren 25a, igantea: Eskiula Martxoaren 4a, igantea: Altzürükü Martxoaren 10a, neskenegüna: Idauze Martxoaren 18a, igantea: Lakarri Martxoaren 24a, neskenegüna: Maule-Lextarre Apirilaren 1a, igantea: Barkoxe Apirilaren 8a, igantea: Hoki Apirilaren 15a, igantea: Larraine Apirilaren 22a, igantea: Muskildi Xabi Elgart :